Estadio online | ES | EUS
Menu

Mallos de Riglos

Mallos de Riglos
Eguraldiko iragarpena ez zen oso ona, baino izan genuen eguna txarragoa izan zen. Goizeko zazpiretan autobusa hartu eta bideari ekin genion. Elurrak agurra eman zigun Riglosera heldu bezain laister.

Eguraldiko iragarpena ez zen oso ona, baino izan genuen eguna txarragoa izan zen. Goizeko zazpiretan autobusa hartu eta bideari ekin genion. Elurrak agurra eman zigun Riglosera heldu bezain laister.

Ibilbidea Pison Mailoari bira emanez hasi genuen. Behean geundela honen altuerarekin liluratutak gertu ginen, baita bere lehen eskaladekin ere. Pison eta Firé Mailoaren artean doan bide batetik egin genuen aurrera “Circo de verano” izenaz ezaguna den lepora, elurra lagun genuela. Ingurunearen edertasunaz liluratuta Roseta etxolara heldu eta geldiune azkar bat egin genuen.

Bertatik beherako bidea hartu genuen, Visera eta Mailo Coloradoaren artean. Pausoz pauso eta prisarik gabe ibilbidearen bukaerara heldu ginen, Mailo handien bira eginez.

Bustitak baino pozik refugiora sartu ginen. Bertakoen adeitasunez gozatu ahal izan genuen eta bazkaldu eta edari beroren bat hartu ere. Behin azetutak eta bero, autobusa hartu eta Gasteizerako bideari ekin genion Egun zoragarri eta ezberdin batez gozatu eta gero.

Argazki-saila