Estadio online | ES | EUS
Menu

Cruz del Castillo

Cruz del Castillo
Aurreko egunetako elurrengatik eta larunbateko eguraldiarengatik, azken momentuko ibilbide aldaketa egin behar izan genuen. Planifikatutako irteera aurrera eramatea arriskutsua suertatu zen haizetea eta elur gehiagoren iragarpenarengatik, beraz Lagranetik

Aurreko egunetako elurrengatik eta larunbateko eguraldiarengatik, azken momentuko ibilbide aldaketa egin behar izan genuen. Planifikatutako irteera aurrera eramatea arriskutsua suertatu zen haizetea eta elur gehiagoren iragarpenarengatik, beraz Lagranetik hasi, tontorrera igo eta Laguardiara jeistea erabaki genuen.

Lagranera heldu bezain pronto hodei beltzak mendiak estaltzen zituela konturatu ginen. Puerto del Toro bidea hartu genuen eta pagadian sartu ginenean elur pilaketaren ondorioz sortutako ikuspegiaz gozatzeko aukera izan genuen.

Igoera elurrarekin gogorra suertatu zen, baino, elurra belaunetaraino tarte batzuetan tontorreraino heldu ginen. Lainoa eta haize indartsua lagun izanik argazki azkarra egin eta beheranzko bidea hartu genuen.

Laguardiara Gr 38tik hedu ginen euria hasi zenean, beraz egin genezakeen gauzarik onena bertako ardo batekin hamaiketakoa hartu izan zen. Patsadaz zeozer jan parre batzuk egin eta Gasteizerako bidea hartu genuen. Egun kaxkarra egin zuen arren ederki pasa genuen.

Argazki-saila