Estadio online | ES | EUS
Menu

Castro Valnera Urr/22

Castro Valnera Urr/22
Hilabetero bezala gogoz ekin genion mendiarekin dugun hitzordura. Eguna hots eta lainotsua hasi zen, eguraldiaren iragarpena euria ematen zuen ere. Lunadako portura heldu bezain laister, lainoa alde batera utsi eta Pico de la Mielera eramaten duen ertzera

Hilabetero bezala gogoz ekin genion mendiarekin dugun hitzordura. Eguna hots eta lainotsua hasi zen, eguraldiaren iragarpena euria ematen zuen ere. Lunadako portura heldu bezain laister, lainoa alde batera utsi eta Pico de la Mielera eramaten duen ertzera igotzen hasi ginen. Haizea eta tarteka sartzen zen laino trinkoa lagun izan genituen.

Castro – Valnerara eramaten duen ertza, erraza bezain ikusgarria da. Bi aldeetara ikuspegiaz gozatzeko aukera ematen baitu. Lainoa alderatu zen momento batean Pas bailaren atzean eta kostaldean kokatuta dagoen Santander ere ikusteko aukera izan genuen.

Castro – Valnerako gailurrean hamaiketako lasaia hartu genuen ikuspegiaz gozatuz. Behin indar berrituak, jeitsierari ekin genion. Bernachora doan bidea ikaragarri polita zegoen, udazken kolorez ziprinduta dauden pagadietan barna baitdoa.

Eguna modu ezin hobean bukatzeko Espinos de los Monteros-en geldiune bat egin genuen kafetxo bat hartzeko eta arratsaldeko sei terditan Gasteizen ginen bueltan.

Argazki-saila