Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Promoviendo la igualdad de género en el deporte

AEA: <i>Promoviendo la igualdad de género en el deporte</i>
Apirilaren 6an (osteguna), 18:30ean, Jose Barrero, Laura Pardo eta Estibaliz Linares etorriko zaizkigu Estadio Aretora, kirolean genero berdintasuna sustatzeko moduaz hitz egitera.

Espainiako kirolaren oraina eta geroa emakumeen kirolak protagonizatua dela eta izango dela errealitatea da. Emakumezkoen kirolak lortu dituen parte hartzaileen kopuruak eta lorpenen zenbakiak hala dela erakusten digute. Hartara, XXI. mendea masen emakumezkoen kirolarena izango da, kirol kazetaritzan emakumea agertuko duena, eta hedabideetan emakume kirolariaren ikusezintasuna amaitzea ekarriko duena.

Egia bihurtu den bilakaera bat, SDF: Solo Deporte Femenino liburuan jasoa. Kirolean berdintasuna sustatzearen aldekoa da, emakumeek egindako kirolaren aldekoa, eta etorkizuneko komunikatzaile eta kazetariak heztean emakume kirolaria ikusgai egitearen aldekoa.

Gaia lantzera etorriko zaizkigu:
– José Barrero, Kazetaritzan doktorea, RNE irratiko kirol erredaktorea, Kirol Kazetaritzako irakaslea, eta SDF: Solo Deporte Femenino proiektuko ikertzaile nagusia
– Estíbaliz Linares, Gizarte Lanean graduatua eta Emakumeen kontrako Indarkerian esku hartzearen arloko masterduna; nerabeen artean indarkeria prebenitzeko eta berdintasuna sustatzeko lantegietan dihardu
– Laura Pardo, pívot y capitana del Araski Emakumeen Saskibaloia

Programazio osoa

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.