Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: 'Kirol profesionaleko dirutik zenbat iristen da oinarrietara?'

AEA: 'Kirol profesionaleko dirutik zenbat iristen da oinarrietara?'

Dudaezina da oinarriko kirolaren garrantzia, kirolaren antolakuntza ereduak iraungo badu. Hori horrela izanik, eta jakinda nola eratuta dagoen oinarriko kirolaren finantzaketa, beharrezkoa da finantza elkartasuneko mekanismoak ezartzea kirol profesionalaren eta amateurraren artean, azken horrek iraungo badu. Egun, badira elkartasun mekanismo batzuk, eta horiek azalduko eta ebaluatuko ditugu, kirol profesionaletik kirol amateurrera doazen baliabideen gutxi gorabeherako zenbaketa bat eginda.

Espainiako kasua konparatuko dugu erreferentziatzat har daitezkeen beste herrialde batzuetakoarekin. Horrela, lehenengo diagnostiko bat egin ahalko dugu, kirol profesionalaren eta amateurraren arteko finantza harremanak zer egoeratan dauden. Diagnostiko horren emaitzen aurrerapen gisa, aipatzekoa da oinarriko kirolera bideratutako dirua ez dela aski, eta gardentasunik ez dagoela diru hori bideratzeko erabiltzen diren mekanismo batzuetan. Diagnostiko horren harira, beste herrialde batzuetan eta hainbat ingurunetan garatu dituzten jardunbide egokietan oinarritutako gomendio batzuk agertuko dira.

Gaia lantzera etorri zaizkigu:
– José Manuel Sanchez, Ekonomiako doktorea eta Ekonomia Aplikatuko eta Kiroleko irakasle titularra Coruñako Unibertsitatean
– Livia López, Araski Emakumeen Saskibaloia elkarteko lehendakaria

Hona hemen hitzaldiaren bideo-laburpena; eta hemen ikusi ahal duzu grabazio osoa.