Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Atzerrian ikasteko eta entrenatzeko asmotan?

AEA: Atzerrian ikasteko eta entrenatzeko asmotan?
Urtarrilaren 12an (osteguna), 18:30ean, Alvaro Corrales eta Ivan Rodrigo etorriko zaizkigu Estadio Aretora, atzerrian ikasteaz eta entrenatzeaz hitz egitera.

Datorren ostegunean, hilak 12, 18:30ean, Álvaro Corrales (AGM Sports konpainiako zuzendaria) izango dugu, atzerriko unibertsitateek kirolari amateurrentzat egindako proposamen erakargarria azaltzen. Iván Rodrigok bizi izandako esperientziarekin batera, hitzaldi baliagarriak izango dira kirolariak eta ikasleak orientatzeko.

Zikloa: Kirolaren gizarte alderdiak
Gaia: Kiroleko unibertsitate bekak

Kirolak lehentasunezko tokia du Estatu Batuetako unibertsitateetan. Gehienek hainbat diziplinatako taldeak dituzte, ikasleek eratuak, herrialde osoko edo estatu bakoitzeko kategorietan lehiatzen direnak. Talde horien lorpenek ospea eta kalitatea esleitzen dizkio ikastetxe bakoitzari. Hala, unibertsitateek baliabide ugari bideratzen dituzte talde lehiakorrak eratzera, eta saiatzen dira beren ikasle izan daitezen erakartzen talentua duten atletak, Estatu Batuetakoak nahiz kanpokoak, atleta horiek gero unibertsitatearen ordezkari izan daitezen beren modalitateko lehiaketetan.

Bekak kirolari horiek erakartzeko bitarteko bat dira; izan ere, ikasketek eragiten dizkieten gastuei aurre egiteko aukera ematen diete. Aldi berean entrenatu eta ikastea: horixe da Estatu Batuetako unibertsitateek beren ikasgeletara doazen kirolari amateurrei egiten dieten eskaintza erakargarria. Kirolari bakoitzarentzat ikasketa programa bat diseinatzen dute, ikaste jarduera kirol jarduerarekin konbinatzeko; eta diru laguntza ematen diote, gastuen zati bat edo gastu guztiak ordaintzeko.

Gaia lantzera etorriko zaizkigu:
– Álvaro Corrales, Enpresa Zientzietan graduatua, kirol kluben kudeaketan aditua, tenislari ohia eta entrenatzailea, AGM Sports konpainiaren bazkide fundatzailea eta zuzendari kudeatzailea.
– Iván Rodrigo, Gasteizko tenislari profesional ohia (ATPren sailkapenean 381. izandakoa), AEBetan bekadun ibilia (Ingeniaritza Elektrikoan lizentziatu zen).

Programazio osoa

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.