Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: ¿Qué atrae a superar la barrera del dolor?

AEA: <i>¿Qué atrae a superar la barrera del dolor?</i>
Hilaren 3an (osteguna), 18.30ean, José Calabuig doktorea, Juanra Ortega eta María Ruiz Oña gogoeta egiten arituko zaizkigu, muturreko kirol probetako gero eta parte hartze eta arrisku handiagoei buruz.

Maratoiak, ironmanak, ultratrailak, itsas zabaleko zeharkaldiak, basamortuko edo ipar poloko maratoiak... Proba mota hori gero eta gehiago zabaltzen ari dira, negozio ikuspegiek eta nork bere markak gainditu nahiak elikatuta. Horren eraginez, kirolarien eta ez-kirolarien gutxiengo gero eta zabalago bat (askotan, 35 urtetik gorakoak) parte hartzen ari da muturreko probetan. Minaren norberaren mugetatik eta, batzuetan, norberaren gaitasunetatik gora ahalegintzen dira. Hala, bada, dematzat hasten dena, «bizkorrago egitearen» adikzio bihurtzen da, eta horrek arriskuak dakartza.

José Calabuigek dioenez, «ariketa oso onuragarria da, baina gehiegikeria da arazoa. Batzuetan, gorputza gurtzeko modaren eraginez, kirolaren adikzio kronikoa sortzen da, eta horren ordaina ikusten hasi gara. Horrek ordaina baitakar, gorputzak bere muga duelako. Ez dut esan nahi kirola egin behar ez dugunik, baizik eta modu burutsuan egin behar dugula».

Muturreko proben zabalkundeaz jardungo dugu, ikuspuntu medikotik, psikologikotik eta pertsonaletik begiratuta, ondorengo hizlari hauek lagun:

– José Calabuig, kardiologoa, Nafarroako Unibertsitateko Klinikako Kardiologia Interbentzionistaren Zerbitzuko zuzendaria.
– Juanra Ortega, industria ingeniaria, Mont Blanc mendiaren 2016ko itzulian parte hartutako lasterkari amateurra
– María Ruiz Oña, kiroleko psikologoa, Bilboko Athletic Klubaren coach-a

Programazio osoa

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten. Programa osoa, era berean, eskuragarri egongo da Youtube webgunean (laburpenak) eta Vimeo webgunean.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.