Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: 'Bizi aktiboan'

AEA: 'Bizi aktiboan'
Datorren ostegunean (hilak 29), 18:30ean, Iñigo Mujika irakaslea, Jose A. Apraiz eta Alain Garalde izango ditugu, hasi eta buka bizi aktiboa egitearen onurei buruz gogoetan.

Datorren ostegunean (hilak 29), 18:30ean, Iñigo Mujika irakaslea, Jose A. Apraiz eta Alain Garalde izango ditugu, hasi eta buka bizi aktiboa egitearen onurei buruz gogoetan.

Ariketa fisikoa egiteko motibazioa askotarikoa izan daiteke: osasuna, lesioetatik osatzea, dibertsioa, lehia... Ariketa egitera garamatzan arrazoia edozein dela ere, mugimenduak on egiten digu gorputzez eta buruz; horregatik, garrantzitsua da gure eguneroko ohituretan sartzea. Are gehiago, bizimodu sedentarioa nagusi dela kontuan izanik.

Mugitzea hil edo bizikoa da, eta, horrenbestez, ez mugitzea egunero pixka bat hiltzea da. Ez dio axola norberaren inguruabarrak zein diren, noiz eta non egiten duen, edota nola mugitzen den; funtsezkoa mugitzea da, eta ondo egitea. Horregatik, aurkezpen honetan eta geroko solasaldian, gai nagusitzat izango dugu zer onura dakartzan jarduera fisikoa eta kirola egiteak bizitzako aro guztietan, umetokiaren barruko garapenaren alditik zahartzaroraino.

Gai horiek landuko ditugu, eta nabarmenduko dugu jarduera fisikoaren eta kirolen arloan lan egiten duten profesional eta teknikarien dema, kirolean parte hartze jarraitua lortze aldera.

– Iñigo Mujika, ariketaren biologian eta jarduera fisikoaren nahiz kirolaren zientzietan doktorea.
– Jose Antonio Apraiz, mediku erretiratua, eta atletismoan, saskibaloian, arrantzan eta mendigoizaletasunean kirolari nabarmena.
– Alain Garalde, Gorputz Heziketako maisua.

Programazio osoa

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.