Estadio online | ES | EUS
Menu

Hondartzarako irteera: Biarritz

Hondartzarako irteera: Biarritz
Gasteizen eguna lainotuta eta freskoa esnatu zen. Gipuzkoan barrena gindoazela euria hasi zen, beste plan alternatiboa egin behar genuela pentsaraziz. Muga pasa bezain laister zerua garbitzen joan zen astiro astiro eta Biarritzen sartzen ginela guztiz...

Gasteizen eguna lainotuta eta freskoa esnatu zen. Gipuzkoan barrena gindoazela euria hasi zen, beste plan alternatiboa egin behar genuela pentsaraziz. Muga pasa bezain laister zerua garbitzen joan zen astiro astiro eta Biarritzen sartzen ginela guztiz garbi geratu arte.

Autobusetik jeitsi bezain laister, talde handi bat, turismoko bulegora zuzendu ginen hiriaren mapa baten bila eta beste alternatiba guztiena ere. Handik gutxira hondartzan ginen nork bere kontu egunaz gozatzeko.

Adostutako horduan Kasinoan elkartu ginen, denak ginela zenbatzeko eta Gasteizera bueltan ekarriko gintuen autobusaren zain. Tarte honetan, bakoitzak bere egunaz hit egiteko aukera izan genuen.

Argazki-saila