Estadio online | ES | EUS
Menu

Antidepresiboak eta fisikoki aktiboak bikiek

Antidepresiboak eta fisikoki aktiboak bikiek
Journal of Affective Disorders aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman dagoen helduaroan jarduera fisikoa egitearen eta bizitzan geroago antidepresiboak erabiltzearen artean.

Antidepresiboak gutxiago erabiltzen dituzte fisikoki aktiboak diren bikiek.

Journal of Affective Disorders aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman dagoen helduaroan jarduera fisikoa egitearen eta bizitzan geroago antidepresiboak erabiltzearen artean. Ikerlanean sartu zituzten 11.000 lagun baino gehiago, Finlandiako Bikien Kohortetik (sexu bereko biki bikoteen ikerlan bat). Guztiek jarduera fisikoari dagokionez beren ohituren berri eman zuten hiru aldiz, 25 urtean.

Emaitzek erakutsi zuten aktiboak ziren bikiek arrisku txikiagoa zutela biki ez aktiboek baino, antidepresiboen edozein kopuru erabiltzeaz den bezainbatean. Autoreek ondorioztatu zuten bizitzaren erdialdean egindako ariketak depresio arina prebenitzen laguntzen duela hortik aurrerako bizialdian. Gimnasioek toki segurua eskaintzen diete gizabanakoei (eta bikiei), fisikoki aktibo izan daitezen.

Iturria: Waller K1, Kaprio J2, Korhonen T3, Tuulio-Henriksson A4, Kujala UM5. «Persistent leisure-time physical activity in adulthood and use of antidepressants: A follow-up study among twins». Journal of Affective Disorders. 2016ko abuztua;200:172-7. doi: 10.1016/j.jad.2016.04.036. Epub fitxategia: 2016ko apirilaren 21a.