Estadio online | ES | EUS
Menu

Umeentzako yoga

Umeentzako yoga
Jarreraren bitartez oreka, harmonia, baretasuna eta indarra lortzeko teknikak. Umeentzako yoga diziplina berria bada ere, gero eta garrantzi handiagoa du...

Umeentzako yoga diziplina berria bada ere, gero eta garrantzi handiagoa du.

Umeentzako yogaren onurak asko dira:
• Erlaxatuago izaten ikasten dute, eta eskolako astetik erlaxatzen ere bai.
• Adiago entzuten dute.
• Hobeto finkatzen dute ikasitakoa.
• Hobeto komunikatzen dute sentitzen eta pentsatzen dutena.
• Autoestimua garatzen dute.
• Babestuago eta zoriontsuago sentitzen dira.
• Bizkarrezurra zuzentzen dute.
• Hobeto hartzen dute arnasa.
• Lasaitasun eta osasun une gehiago bizitzen dituzte.

Umeentzako yogak dituen onura horiek eta beste helburu batzuk lortzeko, eta haien interesa diziplina horretara erakartzeko, eskoletan ipuinak, musika, jolasak, abestiak… erabiltzen dira mugimenduaren bitartez.

Hauek dira ordutegiak, ordubeteko saioetan:
- 6 – 12 urte: ostiralean, 17:45ean.

Hatha yoga edo «eguzki-ilargien yoga»

Yogarik hedatuena da munduan; ez da teknika agresiboa, baizik eta mugimendu eztien konbinazio bat, gehienak jarrera estatikoak dira eta haietan komenigarria da arnasan kontzentratzea eta gorputz-tentsioak erlaxatzea, geure tasun guztiak sustatuz, energia ezkutuak, eta are ezezagunak ere, iratzarriz asana deritzenen bitartez (asanak dira, jarrera zenbait guruin endokrinoetan eragiten dutenak, berorien funtzioak piztuz eta aktibatuz).

Hatha izena sanskritoko bi hitzez osatuta dago: Ha edo Eguzkia, eta Tha edo Ilargia. Unibertsoan dauden bi muturren ikurrak dira. Beraz, hatha gure dualtasuna eratzen duten bi printzipio horien bat-egite kontzientea da, hartara orekari eusten diogularik.

Arnasa edo pranayama hatha yogaren beste alderdi garrantzitsu bat da: berriz berrikastea arnasa hartzen, gure birikien ehuneko ehun erabiliz; pazientziarekin eta borondatearekin, energiaz eta bizitasunez beterik bukatzeko.


ESTADIO EGITARAUA:

- Asanak: yoga egitean ezin konta ahala jarreraren bitartez, beroriek pertsona bakoitzaren beharrizanetara egokituz; gorputzaren kontzientzia hartzea, mesede egiten zaielarik digestio-sistemari, zirkulazio-sistemari, guruin-sistemari, nerbio-sistemari …
- Pranayamak: Arnasa kontrolatzea zenbait teknikaren bitartez eta koordinazioa, asana mugimendu bakoitzean, horretara bizitasun- eta bake-egoera osasuntsua sorraraziz.
- Kontzentrazioa: Etengabeko jario mentala geraraztea, gogamenari egonkor eta ibilge eutsiz, jakinaren gainean
- Erlaxazioa: Gorputzaren kontzientzia hartuz, arnasa, gogamena, emozioak kontrolatuz, gorputza erlaxatzea xede.
- Meditazioa: Kontzentrazio-ariketak, meditaziora heltzeko, geure barruan gertatzen denaren lekuko izanda.