Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa eta dantza

Ariketa eta dantza
Interneten Journal of Sports Science aldizkarian argitaratutako ikerlan batek ebaluatu du zer eragin dituen Zumba® ariketak osasun kardiobaskularreko, hanturako eta osasunari lotutako bizi kalitateko markagailuetan,

Dantza-ariketa jarduera eraginkorra da helduen artean osasuna hobetzeko

Interneten Journal of Sports Science aldizkarian argitaratutako ikerlan batek ebaluatu du zer eragin dituen Zumba® ariketak osasun kardiobaskularreko, hanturako eta osasunari lotutako bizi kalitateko markagailuetan, zahar etxeetan bizi ez diren eta gehiegizko pisua duten emakume ez-aktiboen artean. Hogeita bi emakume ausaz aukeratu zituzten: batzuk, astean ordubete edo biko Zumba® ariketako programa batera bideratu zituzten; besteei, ohiko jarduera fisikoa egiten jarraitzeko agindu zieten.

Emaitzek erakutsi zuten Zumba® taldeko emakumeek hobekuntza izan zutela gaitasun fisikoan, txikiagotu egin zitzaiela gorputzeko koipearen ehunekoa, eta jaitsi egin zitzaizkiela hanturaren markagailuen mailak. Era berean, hobekuntzak nabari zitzaizkien osasunari lotutako bizi kalitatean, baita funtzionamendu fisikoan, nekean eta ongizate emozionalean ere. Egileek ondorioztatu zuten Zumba® ariketa jarduera eraginkorra dela helduen artean osasuna hobetzeko. Aktibo izateko toki segurua eta laguntasunezko ingurunea izateaz gainera, gimnasio askok Zumba® ariketaren edo bihotza indartzen duten beste dantza batzuen eskolak eskaintzen dituzte.

Fuente: Domene PA1, Moir HJ1, Pummell E1, Knox A2, Easton C2. «The health-enhancing efficacy of Zumba® fitness: An 8-week randomised controlled study». Journal of Sports Science. 2016ko abuztua; 34(15):1396-1404. Epub fitxategia: 2015eko azaroaren 16a