Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa eta depresoia

Ariketa eta depresoia
Hainbat ebidentziek erakusten dute ariketa onuragarria izan daitekeela depresioa nozitzen duten pertsonentzat. Journal of Psychiatric Research aldizkarian argitaratutako ikerlan baten egileek depresioari eta ariketari buruzko ausazko 25 entsegu kontrolatu

Ariketa, depresioaren aurkako tratamendutzat

Hainbat ebidentziek erakusten dute ariketa onuragarria izan daitekeela depresioa nozitzen duten pertsonentzat. Journal of Psychiatric Research aldizkarian argitaratutako ikerlan baten egileek depresioari eta ariketari buruzko ausazko 25 entsegu kontrolatu aztertu zituzten. Horien artean, depresio gaitz larria zuten pertsonei buruzko bederatzi ikerlan.

Emaitzek erakutsi zuten ariketak eragin handia eta estatistikoki nabarmena izan zuela depresioaren gainean, eta eragin handiagoak nabari zirela ariketa hauek guztiak sartzen zirenean: ariketa aerobikoa, intentsitate ertain eta indartsuko ariketa, eta bai ingurune gainbegiratuetan bai gainbegiratugabeetan egindako ariketa. Depresio gaitz larriko pertsonentzat, eraginak handiagoak izan ziren profesionalek gainbegiratutako intentsitate ertaineko ariketa aerobikoa eginda. Gimnasioek toki segurua eta lagungarria eskaintzen diote jendeari, fisikoki aktibo izateko.

Iturria Schuch FB, Vancampfort D, Richards J, Rosenbaum S, Ward PB, Stubbs B. «Exercise as a treatment for depression: A meta-analysis adjusting for publication bias». Journal of Psychiatric Research. 2016ko martxoaren 4a; 77:42-51. doi: 10.1016/j.jpsychires.2016.02.023. [Inprimatu aurreko Epub fitxategia.]