Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa eta gehiegizko pisua

Ariketa eta gehiegizko pisua
Journal of Physical Activity and Health aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer eragin duen hainbat maiztasunekin eta iraupenekin ariketa fisiko aerobikoa egiteak,

Ariketa aerobikoa, hainbat maiztasunekin egina, onuragarria da gehiegizko pisua duten emakumeen osasunerako.

Ikerketek behin eta berriz erakutsi dute ariketa aerobikoa onuragarria dela gehiegizko pisua eta obesitatea dutenentzat. Journal of Physical Activity and Health aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer eragin duen hainbat maiztasunekin eta iraupenekin ariketa fisiko aerobikoa egiteak, gehiegizko pisua duten emakumeengan. Hogeita hamalau paziente ausaz banatu zituzten: batzuk, ariketa saio luzeko talde batean (astean bi saio, 75 minutukoa bakoitza); besteak, saio laburreko talde batean (astean bost saio, 30 minutukoa bakoitza). Bi taldeek antzeko intentsitatez egin zituzten ariketak, zortzi astez.

Emaitzek erakusten dute asteko energia gastua antzekoa izan zela bi taldeetan. Gainera, ariketa egiteak eragin zuen parte hartzaileen sasoia hobetzea, gerriko zirkunferentzia txikiagotzea, intsulinarekiko erresistentzia txikiagotzea, eta arteria presio diastolikoa txikiagotzea. Onurei dagokienez, ez zen alde nabarmenik izan bi taldeen artean. Egileek ondorioztatu zuten antzeko energia gastua duten ariketetako entrenamendu programek antzeko onura dakartela, berdin diolarik saioen maiztasunak eta iraupenak.

Iturria: Manthou E, Gill JM, Malkova D. «Effect of exercise programs with aerobic exercise sessions of similar intensity but different frequency and duration on health-related measures in overweight women». Journal of Physical Activity and Health. 2015eko urtarrila; 12(1): 80-6. doi: 10.1123/jpah.2013-0047. Epub fitxategia: 2014ko maiatzaren 15a.