Estadio online | ES | EUS
Menu

Udalekuak, campusak... udan

Udalekuak, campusak... udan
Heldu zaigu uda: urteko unerik hoberena, beharbada, jostatzeko, eguraldi ona baliatzeko, eta etxeko txikienek eurentzako jarduerez gozatzeko.

Zuretarrek jolastuz eta kirola eginez ondo pasatzea nahi baduzu, hainbat udaleku, campus, torneo… antolatu ditugu, eta parte hartzeko aukera dute. Aski duzu adina eta izen-emate egunak kontuan hartzea, erreserba egiteko.

Aurreko urteetan bezala, zeure eskura dituzu Kirola Euskaraz (ordutegia: 9:15 – 13:45) eta Sport & English (ordutegia: 9:00 – 14:00), astegunetan, sei jarduera txandatan. Aurten ere, zaintza zerbitzua eta jantoki zerbitzua izango ditugu. Txanda hauek izango dira: ekainaren 24etik 28raino; uztailaren 1etik 5raino; uztailaren 8tik 12raino; uztailaren 15tik 19raino; uztailaren 22tik 26raino; eta uztailaren 29etik abuztuaren 2raino.

Txikienentzako eskaintza osatzeko, hor izango ditugu Jolastokia udalekuak, triatloi eskola, eusko pilotaren campusa, skatea, surfa, tranpolin jauziak... Eta, gainera, udaleku irekia, Musika Estadion, jazza, urpekaritza...

Izen-ematea, haur nahiz gazteentzako jarduera eta ikastaroetarako (Estadio campusa, Jolastokia udalekuak, triatloi eskola, Kirola Euskaraz, haurrentzako gurpil-lerroko patinajea, Pádel junior, Padelsurf infantil/familiar, tranpolin jauziak, skatea, Sport&English, surfa eta haurrentzako hondartza boleibola): maiatzaren 9an (osteguna), 10:00etatik aurrera, 945131345 telefonora deituta soilik (6 linea daude); eta 13:30etik aurrera, baita ere harrera lekuan eta Estadio online webgunean, harik eta tokiak betetzen diren arte, ohiko ordutegian.

Aurki deskargatu ahalko duzu 2019ko Udako Programa.