Estadio online | ES | EUS
Menu

Igogailu gabeko Europako Eguna

Igogailu gabeko Europako Eguna
Igogailurik eta eskailera mekanikorik gabeko eguna Europa osoko ekimen baten parte da, NowWeMOVE kanpaina, Nazioarteko Kirol eta Kultura Elkarteak (ISCA) abiatua, eta #BeActive Kirolaren Europako Astearen babesarekin.

Maiatzaren 13an (ostirala) Igogailu gabeko Europako Eguna ospatuko da (eta eskailera mekanikorik gabekoa ere izango da).

Igogailurik eta eskailera mekanikorik gabeko eguna Europa osoko ekimen baten parte da, NowWeMOVE kanpaina, Nazioarteko Kirol eta Kultura Elkarteak (ISCA) abiatua, eta #BeActive Kirolaren Europako Astearen babesarekin.

Zertarako behar dugu mugimendua?
Jakinarazi denez, Europako biztanleen % 59k inoiz ez edo ia inoiz ez du egiten ariketarik edo kirolik (2014ko Eurobarometroa). Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) dioenez, ariketa fisikorik eza arriskutsuagoa da erretzea baino, eta orain badakigu ariketa fisikorik eza dela, mundu osoan, hilkortasunerako arrisku faktore nagusien artetik laugarrena.

Europan, 600.000 lagun hiltzen dira urtero, ariketa fisikorik ezak eraginda. Ariketa fisiko ezak eragindako kalte ekonomikoak, pertsonako, 300 euro direla kalkulatu da. Horrenbestez, guztira 152 mila milioi euro galtzen dira, urtero.

Zer egin dezakegu?
Bizimodu sedentarioa oraindik ere gizarte modernoko ohitura arriskutsuenetariko bat da. Bistan da, beraz, gure egunak beste era batera egin behar ditugula: bizimodu aktiboagoa behar dugu. Aldaketa hori sustatu eta laguntzeko, Europako beste ekimen bat abiatu dugu: Igogailurik gabeko Eguna.

Eskailerak igotzeari buruzko zenbait datu:
- Eskaileretatik igoz, oinez baino bi edo hiru bider kaloria gehiago erretzen duzu.
- Minutuko 8-11 kilokaloria energia behar duzu. Intentsitate ertaineko beste jarduera fisiko batzuetan baino kopuru handiagoa da hori.
- 70 kiloko pertsona batek egunean 30 kaloria erre ditzake, bi eskailera atal (gutxi gorabehera 12 mailakoa bakoitza) hiru aldiz igoz gero.
- Sei eskailera atal egunean hiru aldiz igota, 90 kaloria erretzen dira.
- Erretzen duzun kaloria kopurua zure gorputzaren pisuaren gorabeheran doa. Pertsona astunek arinek baino kaloria gehiago erretzen dute.
- Astean 55 eskailera atal baino gehiago igota, nabarmen murriztu ditzakezu jarduera ezari lotutako osasun arriskuak.
- Hezurrak, giharrak eta artikulazioak eraikitzen eta mantentzen lagundu dezake, bai eta gorputzeko pisu osasungarria mantentzen ere.
- Eskailerak igotzea, era berean, kolesterol «ona»ren mailei lotuta dago, menopausiaren ondoren emakumeek hezur dentsitate hobea izateari, zangoetako potentzia handiagoari, eta zaharrek eroriko gutxiago izateari.
- Jarduera txiki bat egitea ere (adibidez, egunean bi eskailera atal igotzea) aski izan daiteke urtebetean 2,7 kiloraino galtzeko.
- Eskailerak igotzeko ez da ekipamendu edo prestakuntza berezirik behar, eta jarduera «berdea» ere bada, kanpotik sortutako energiarik ez baita erabiltzen.

Gainera, eskailerak igotzea egunean zehar egindako beste ariketei batzen zaie. Beraz, egunean egitea gomendatzen den 20 minutuko gutxieneko ariketa fisikoa betetzen laguntzen du, nabarmen.

Eta, azkenik (baina ez garrantzi gutxiagoarekin), eskailerak erabiltzeak denbora aurreztea ere ekar dezake. Eskailerak dira zure helmugara iristeko bide lasterrena zazpi solairu edo gutxiagoko eraikinetan, bereziki jende gehien dabilen orduetan.

Ahal baduzu, eta zure osasunaren alde, erabil itzazu eskailerak.