Estadio online | ES | EUS
Menu

Haurren artean, sasoi txarrean izatea arrisku...

Haurren artean, sasoi txarrean izatea arrisku...
International Journal of Obesity aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman dagoen sasoiaren eta arrisku kardiometabolikoko faktoreen artean, Europako haur talde bat hartuta.

Haurren artean, sasoi txarrean izatea arrisku kardiometabolikoarekin lotu dute

International Journal of Obesity aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman dagoen sasoiaren eta arrisku kardiometabolikoko faktoreen artean, Europako haur talde bat hartuta. Azterlanean sartu zituzten 1.635 haur, 6 – 11 urte bitartekoak, eta emaitzak bi urteko aldian neurtu ziren. Sasoia balioztatzeko, parametro hauek erabili ziren: bihotz-biriketako gaitasuna, besoetako eta zangoetako indarra, oreka, malgutasuna eta abiadura.

Emaitzek erakutsi zuten sasoi maila baxuak lotuta daudela arrisku metabolikoko hainbat faktore izateko arrisku handiagoarekin. Oro har, bihotz-biriketako gaitasunak eta zangoetako indarrak iragartzen dituzte hobekien arrisku kardiometabolikoko faktoreak, hau da, gerriaren zirkunferentzia, odoleko lipidoen mailak eta intsulinarekiko erresistentzia. Ez zen aurkitu sasoiak tentsio arterial altua iragar zezakeenik. Gimnasioek toki seguru eta lagungarria eskaintzen diete haurrei, ariketa fisikoa egin dezaten eta sasoian izan daitezen.

Iturria: Zaqout M, Michels N, Bammann K, Ahrens W, Sprengeler O, Molnar D, Hadjigeorgiou C, Eiben G, Konstabel K, Russo P, Jimenez D, Moreno LA, De Henauw S. «Influence of physical fitness on cardio-metabolic risk factors in European children. IDEFICS study». International Journal of Obesity (Londres). 2016ko otsailaren 9a. doi: 10.1038/ijo.2016.22. [Inprimatu aurreko Epub fitxategia.]