Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera fisikoa eta prostatako minbizitik

Jarduera fisikoa eta prostatako minbizitik
Jarduera fisikoak gutxitu egiten du heriotza goiztiarraren arriskua, prostatako minbizitik bizirik atera direnen artean.

Jarduera fisikoak gutxitu egiten du heriotza goiztiarraren arriskua, prostatako minbizitik bizirik atera direnen artean.

European Urology aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertzen du zer eragin duen jarduera fisikoak —bai bizitza osoan egindakoak, bai diagnostikoaren ondorengoak— prostatako minbizitik bizirik ateratzearen tasaren gainean. Ikerlariek Albertako (Kanada) kohorte datuak erabili zituzten: guztira 830 gizon ziren, II. fasetik IV.era bitarteko prostatako minbizia zutenak.

Emaitzek erakutsi zutenez, hala diagnostikaoren aurretik jarduera gehiago egitea nola diagnostikoaren aurretik eta ondoren jolas jarduera fisiko gehiago egitea (MET baliokide metabolikoan neurtuta, asteko ordu kopuruan) erlazionatuta dago edozer kausagatik heriotza goiztiarra modu estatistikoki nabarmen batean txikiagotzearekin. Gainera, ikusi zen diagnostikoaren ondorengo jolas jarduera erlazionatuta dagoela prostatako minbiziak eragindako heriotza goiztiarraren arriskua txikiagotzearekin.

Gimnasioak toki seguru eta eraginkorra eskaintzen dute, eta sostengua ematen dute, bizitzako edozein garaitan bizimodu fisikoki aktiboa lortzeko.

Iturria: Friedenreich CM, Wang Q, Neilson HK, Kopciuk KA, McGregor SE, Courneya KS. «Physical Activity and Survival After Prostate Cancer». European Urology. 2016ko urtarrilaren 7a. pii: S0302-2838(15)01241-5. doi: 10.1016/j.eururo.2015.12.032. [Inprimatu aurreko Epub fitxategia.]