Estadio online | ES | EUS
Menu

Yogak adintsuen oreka eta...

Yogak adintsuen oreka eta...
Age and Ageing aldizkarian argitaratutako artikulu batek dioenez, zahar etxeetatik kanpo bizi diren heldu adintsuen heren batek erorikoren bat izaten du.

Yogak adintsuen oreka eta mugikortasuna hobetzen ditu.

Age and Ageing aldizkarian argitaratutako artikulu batek dioenez, zahar etxeetatik kanpo bizi diren heldu adintsuen heren batek erorikoren bat izaten du. Oreka sustatzen duten ariketak egitea erorikoak prebenitzearekin erlazionatu da. Ikerlan horretan, ikertzaileek gaur egungo zientzia literatura aztertu zuten: zehazki esanda, yoga egiteak heldu adintsuen orekan eta mugikortasunean zer eragin dituen ikertzen duen zientzia literatura. Online dauden hainbat datu base erregistratu zituzten, eta kalitate handiko sei ikerlan aurkitu zituzten. Ikerlan horiek guztira 307 parte hartzaile zituzten, yoga fisikoa egin zutenak (hau da, ez soilik meditazio edo arnasketa ariketak) eta 60 urtetik gorakoak zirenak.

Azterketaren emaitzek agertu zuten yogak hobekuntzak dakartzala orekan eta mugikortasun fisikoan. Ikerketak ez zuen aztertu ea zuzenean zer eragin lortu zen erorikoei dagokienez; hala ere, orekako hobekuntzak erortzeko arrisku txikiagoa izatearekin erlazionatu dira.

Gimnasioek toki segurua eskaintzen diete adintsuei, gimnasioko kide gisa ariketa egin dezaten.

: Youkhana S, Dean CM, Wolff M, Sherrington C, Tiedemann A. «Yoga-based exercise improves balance and mobility in people aged 60 and over: a systematic review and meta-analysis». Age and Ageing. 2015eko abenduaren 25a. pii: afv175. [Inprimatu aurreko Epub fitxategia.]