Estadio online | ES | EUS
Menu

Kalistenia eta bizikleta ariketak onuragarriak dira...

Kalistenia eta bizikleta ariketak onuragarriak dira...
Expert Review of Respiratory Medicine argitaratutako ikerlan batek aztertu zuen ea BAEK gaixotasunaren gainean zer eragin zituzten bizikleta ariketek eta kalistenia ariketek. 47 parte hartzaile izan ziren.

Kalistenia eta bizikleta ariketak onuragarriak dira BAEK gaixotasuna dutenentzat.

Hainbat ikerketak erakutsi dute ariketa aerobikoa onuragarria dela buxadurazko arnas eritasun kronikoa (BAEK) dutenentzat. Expert Review of Respiratory Medicine argitaratutako ikerlan batek aztertu zuen ea BAEK gaixotasunaren gainean zer eragin zituzten bizikleta ariketek eta kalistenia ariketek. 47 parte hartzaile izan ziren.

Ikerlanak aurkitu zuen bi ariketa motek hobetzen dituztela sasoia, antsietatea, depresioa, disnea (arnasa hartzeko zailtasuna) eta nekea. Egileek ondorioztatu zuten kalistenia ariketak seguruak eta eraginkorrak direla BAEK gaixotasuna dutenentzat. Gimnasioek toki segurua eskaintzen diote jendeari, eta fisikoki aktibo izateko aukera ugari.

Iturria: Duruturk N Pt, Arıkan H Pt Prof, Ulubay G Prof, Tekindal MA. «A Comparison of Calisthenic and Cycle Exercise Training in Chronic Obstructive Pulmonary Disease Patients: A Randomized Controlled Trial». Expert Review of Respiratory Medicine. 2015eko azaroaren 28a. [Inprimatu aurreko Epub fitxategia.]