Estadio online | ES | EUS
Menu

Kronika 2ª Jornada: Pol. Bañueta en Amurrio

Kronika 2ª Jornada: Pol. Bañueta en Amurrio

Oraingo honetan Boulder Ligaren bigarren proba Amurrion ospatu zen. Proba hauetan, beti bezala giroa paregabea izan zen, eskalatzaileak egunaz disfrutatu zuten lehiaketa alde batera utziz. Hornitzaileak proposatutako 15 blokeak 53 lehiakideak gehienezko ahaleginak egitera behartu zituzten. Jokoan zeuden alde batetik finalerako pasea eta bestetik, finaletan berdinketak egotekotan, fase honetan puntu gehiago lortu izanaren garratzia. Jada, eskalatzaileak zer egiteko gai ziren erakutsi zuten finaletan, proposatutako erronken aurrean norbere gaitasunak neurtuz eta asko disfrutatuz.

Sub 16 emakumezkoak; harrobi indartsua
16 lehiakideak gehienezko esfortsua egin behar izan zuten hain preziatua zen finalerako plaza lortzeko. Lucia Arlanzón gainerakoen gainetik egon zen, hórrela finala disfrutatzeko lehenengo plaza lortu zuen. Haizea Oses eta Iune Lahidalga, oso parekatuak, jarraitu zuten hurrenez hurren. Ainhize Belarrek, Irati Guenetxeak eta Ohiane Ruizek finala osatu zuten. Kategoria honetako lehiakide guztien egoera fisiko paregabea antzeman zen finalean, Iune Lahidalgak esfortsu handia egin zuen proposatutako hiru erronkak lehenengoan gainditzeko, baina Lucia Arlanzónek ere ez zuen amorerik eman eta hirurak lortu zituen. Aurreko sailkapenean Luciak puntu gehiago zituenez, bera izan zen garaile. Gainerako parte-hartzaileak planteatutako hiru erronketatik bi gainditu zituzten, gauzak hórrela, Haizea Osesek hirugarren postua lortu zuen. Sailkapen orokorrean Iunek lehenengo postuan jarraitzen du, baina Luciak distantzia murriztu du, hala, lehiaketaren hasieran Iunetik 5 puntura eta bigarren zegoen Haizea gainditu du.

Sub 16 gizonezkoak; Imanol Sanzek eta Martzel Vicariok diferentzia markatu dute.
Sub 16 gizonezkoen kategoria oso gogorra izan zen. Imanol Sanzek, estadioko lehenengo proba galdu ostean, egoera fisiko paregabean zegoela erakutsi zuen Amurrion eta lehenengoa izan zen finalerako pasea lortzen 151 punturekin, oso hurbiletik Martzel Vicario zuela. Finaletan Imanol hoberena izan zen, non proposatutako 3 blokeetatik 2 elkarlotu zituen. Martzelek orpoan-orpoan ibili zen atzetik, baina azkenengo erronkan arazoak izan zituen eta ez zuen Top-a lortu. Podioa Juan Diego Ospinak bete zuen, bonus bat lortu eta besteekiko distantzia handitu zuen.

Emakumesko Herrikoiak; Irune Calvo lehenengoa sailkatze orokorrean.
Saio honetan Amalur Pascual lehenengo postuan sartu zen finalera maila altua erakutsiz eta Irune Calvo artez. Finalean Irunek ahalegin guztiak egin zituen eta 3tik 2 Top lortu zituen. Amalurrek, nahiz eta oso ondo aritu, finalean bakarra betetzea lortu zuen eta bigarren postuan geratu zen. Hortaz, Amalur irabazle izendatu zen. Beste lehiakide guztiak ez zuten proposatutako erronka sail bat bera ere ez egin, horregatik podioko hirugarren postua aurreko klasifikazioan lortutako puntuekin erabaki zen, horrela, Ohiana Zubikoa hirugarrena izendatu zen. Garaipen honi esker, Irune sailkatze orokorreko buru da 195 punturekin, Amalur eta Ohiana jarraitzen dutelarik 180 punturekin berdinduta.

Gizonezko herrikoiak. Parte hartze handia.
Kategoria honetan parte hartze handia egon zen 18 lehiakideekin. Bertan, oso zaila jartzen zuten finalerako pasea. Hasiera batetik, Asier cobo egoera fisiko paregabean zegoela frogato zuen finalerako lehenengo pasea lortuz. Asierren atzetik, Unai Martin, Santosh Aimar eta Markel yoller argi utzi zuten ez zutela garaipena erraza utziko. Eta horrela izan zen, oso froga parekatuta. Santosh, Asier eta Markel proposatutako erronken 3 tops lortu zituzten baina Santosh eta Markel bonus eta top berdinak lortu zituzten arren, Santosh saiakera gutxiagotan lortzea lortu zuen eta honek lehenengo postua lortzera eraman zion. Markel eta Asier oso parekatutak Santoshen atzetik ahalegindu ziren. Garaipen hori esker, Santosh Aimar sailkatze orokorreko 2 posturaino igo zen, Asier Coboren atzetik. Asier froga honetan garaile izanez

Elite emakumeskoak. Izaro Azkue distantzia hartzen du generalean.
Parte hartzaileak gehienezko esfortzua egin behar izan zuten froga honetarako proposatutako arazoak egin ahal izateko. Eskakizun onen ondorioz Leire Ruiz de Argandon eskalatzaileak erorketa bat izan zuen sailkapenerako blokeetan. Hala ere errekuperatzeko gainerako baten ondoren ez zuen amore eman froga jarraituz eta finalerako sailkatu zen. Bestaldetik Izaro Azkue eskalatzaileak berriro frogatu zuen bere maila handia eta proposatutako bloke guztiak autoritatez egin zituen. Estadioan egin zuen bezala.
Bere atzetik Aitziber Urrutia bigarren geratu zen bi topetik eta podiuneko azken plaza Maite Nagorerentzat izan zen, nahiz eta top bakar bat ez lortu, bi bonusekin egin zen.
Izarok distantzia hartzen du generalean eta lehenengo jarraitzen du, argi utziz beste leiakideak gehienezko esfortzua egin beharko dutela harrapatu nahi ezkero.

Elite gizonezkoak; Aratz Etxebarria sailkapen orokorrean lehenengo jartzen da.
Lehengo momentutik kategoria honetan argi eta garbi geratu egin zen eskalatzaileen maila handia. Iosu Iranzo 174 puntuekin, Aratz Etxebarria 166 puntuekin eta Gorka Aguinaga 164 puntuekin izan ziren lehenengo postuak betetEn zituztenak.

Arratsaldean sei finalistak garaile izateko borrokan, hornitzaileak proposatutako erronkak zailak gainditu behar zituzten. Finalean jarritako bloke guztiak izan ziren. Baina, parte hartzaile bakoitzak hirutik top bat bakarrik lortzea arraroa izan zen. Honek , lehiakideen arteko zegoen berdintasuna frogatzen zuten.
Azkenean , hoberenak Aratz Etxebarria eta Jon Fraka iza ziren, hiru tops eta bonus lortzen , horrela , lehenengo postua erabakigarria zen sailkapenak egiteko.

Hirugarren postua Iosu Iranzo izan zen podioa osatzen.
Gauzak horrela, ligak interes eta miresmen handia sortu du. Eskalatzaileok eta ikusleok hurrengo saioetan asko disfrutatuko dugula aurreratu daiteke.

HUrrengo saioa/lehiaketa martxoaren 3an izango da Ariznabarrako polideportivoan. Inkripsioak lehiaketaren aurreko eguneko 12:00ak arte egongo dira zabalik.

Ez galdu ikusi eta disfrutatzeko aukera!