Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadio aretoko azken bideoa

Estadio aretoko azken bideoa
Dagoeneko ikus dezakezu Iraileko 12an hitzaldiaren laburpeneko bideoa.Unai García, Iñaki Garai eta Maite Arrieta dira hizlariak. Aurrerantzean, Estadio aretoko saio bakoitzaren laburpen bideoa izango duzu.

Egun batzuk igaro eta gero, Aula Estadio Aretoako Jardunaldi bakoitzaren video laburpena aurki dezakezu gure Youtube.

Unai García eta Iñaki Garai mendietako bide-erakusleak eta gure bide eta mendien sekretuen zale eta jakitun dira. Haiek aurkeztuko digute, bada, 2019/2020 denboraldiko mendi-ibili eta mendi txangoen egitarau berria. Irudiak eta pasadizoak lagun, joan den denboraldi arrakastatsua errepasatuko dute, hasteko. Gero, denboraldi honetako ibilaldiak, gailurretarako igoerak eta berritasunak aurkeztuko dituzte.

Ibilzaletasuneko egitarauan, goizeko hainbat irteera ditugu Arabako bidezidorretan barrena; era berean, zenbait txango egingo ditugu Bizkaira, Gipuzkoara eta Nafarroara. Mendi irteeratan, hainbat tokitan izango gara, ekialdeko Pirinioetatik Asturiasko Europako mendietaraino eta Kantauriar mendikateraino, baita Madrilgo Erkidegoraino ere; azken erkidego horretan, hango gailur altuena ezagutuko dugu. Bere horretan eutsiko diegu iraupen eskiko irteerari, erraketetako bi irteerei eta teknika alpinoetakoari. Gainera, kanpaina honetako proposamen berria aurkezten dizugu: Chamonix, Mont Blanceko Tourra egin ahal izatearren Italiako, Suitzako eta Frantziako lurretan.

Gonbidatuta zaude naturaz eta haren mendiez gozatzeko gure proposamena ezagutzera. Nabarmentzekoa dugu gure irteeren gizarte izaera: parte hartzaileak ingurune hurbilena ezagutuz doaz, natura, historia eta arte ondarearen bidez mendi-ibilien kasuan, eta gero eta dema gogorragoei aurre eginez mendizale igoeren kasuan.

Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta baita ere Grabazio osoa.

.