Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadio aretoko azken bideoa

Estadio aretoko azken bideoa
Dagoeneko ikus dezakezu Maiatzeko 9an hitzaldiaren laburpeneko bideoa.Joseba Bonaut, Olga Jiménez eta Livia López dira hizlariak. Aurrerantzean, Estadio aretoko saio bakoitzaren laburpen bideoa izango duzu.

Egun batzuk igaro eta gero, Aula Estadio Aretoako Jardunaldi bakoitzaren video laburpena aurki dezakezu gure Youtube.

Ikerlan ugarik nabarmentzen dituzte kirol jarduerak ekar ditzakeen onura psikologiko eta fisikoak. Hala ere, azken urteotan ikerlan batzuek txanponaren beste aldeari begiratu diote, hots, ariketa fisikoak pertsonengan eragin dezakeen kalteari. Funtsezkoa da zehaztea ea osasuntsutzat jotzen den ariketa bat noiz bihurtzen den adikzio-sortzaile.

Saioaren helburua da vigorexia kontzeptua definitzea, ikuspegi klinikotik, kontuan izanda vigorexiak jotakoari ondorio patologiko eta kliniko nabariak dakarzkion nahasmendu bat dela. Vigorexiko gehienak gizonezkoak dira, gimnasiora maiz joaten dira eta gorputz eta muskulu bolumen jakin bat izaten dute.

Jendartean egiten den hitzaren erabilera okerrari aurre egiteko asmoz, vigorexia gorputz nahasmendu kliniko dismorfikotzat azalduko dugu, eta definitzen duten irizpideei jarraituz, beste patologia batzuetatik bereizita, hala nola nahasmendu obsesibo-konpultsibotik eta kirolaren adikziotik. Elkartuta izan ditzakeen nahasmendu eta sintomak aipatuko ditugu. Eta vigorexiaren aurrekariak, eragileak eta eusleak diren faktoreak azaltzeko egin diren hipotesiak agertuko ditugu.

Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, Txema Pérezek e Ibon Suberbiolak parte hartu dute, beren ikuspegiak emanez.

– Elsa Ramos, psikologoa eta Neuropsikologia Klinikoko masterduna, Arabako Buruko Osasunaren Sareko psikologo klinikoa.
– Txema Pérez, Jarduera Fisikoetako eta Kirol Jardueretako goi mailako teknikaria, eta entrenatzaile pertsonala.
– Ibon Suberbiola, Medikuntzako ikaslea, prestatzaile fisikoa, eta Euskadi Men's Physique 2018 lehiaketako txapelduna.

Hemen duzu hitzaldiaren Bideo-laburpena eta baita ere Grabazio osoa.