Estadio online | ES | EUS
Menu

Korporazioetako ongizaterako...

Korporazioetako ongizaterako...
Work aldizkarian argitaratutako ikerlan batek ebaluatu du zer eragin duen jarduera fisikoko hiru hilabeteko programa batek jokabide aldaketan, pertsona batek osasun jokabide baten gainean jarduteko duen prestasuna

Korporazioetako ongizaterako ekimenek enplegatuen jarduera fisikoa handitzen dute

Jarduera fisikorako enpresa programak hedatzen ari dira, ariketak onurak dakartzalako osasunean, produktibitatean eta bizi kalitatean. Work aldizkarian argitaratutako ikerlan batek ebaluatu du zer eragin duen jarduera fisikoko hiru hilabeteko programa batek jokabide aldaketan, pertsona batek osasun jokabide baten gainean jarduteko duen prestasuna balioztatzen duen jokabide aldaketako eredu bateko etapen arabera neurtuta. Etapa hauek dira: aurrebegiestea, begiestea, prestatzea, ekitea eta mantentzea. Ikerlanak 165 enplegatu barne hartu zituen.

Emaitzek erakutsi dutenez, ariketa programa egin eta gero, handitu egin zen fisikoki aktibo zeuden enplegatuen kopurua, eta enplegatu inaktiboetako batzuk aldaketa etapa batetik bestera mugitu ziren, aurrebegiestetik begiestera eta ekitera. Gimnasioek rol aktiboa hartu dute enplegatuen ongizatea sustatzen, eta gimnasio askok bide egokiak eskaintzen dituzte, enplegatzaileei beren enplegatuak aktiboago bilakatzen laguntzeko.

Iturria: Grande AJ, Cieslak F, Silva V. «Workplace exercise for changing health behavior related to physical activity». Work. 2015eko urriak 28.