Estadio online | ES | EUS
Menu

Intentsitate altuko entrenamendu

Intentsitate altuko entrenamendu
Ebaluazioaren emaitzek diotenez, IAETari lotuta datoz intsulinarekiko erresistentzia txikiagotzea, A1C hemoglobina gutxitzea eta gorputzeko pisua txikiagotzea, ariketarik ez egitearekin edo ariketa jarraitu neurritsua egitearekin konparatuta

Intentsitate altuko entrenamendu txandakatuak hobetu egiten du 2 motako diabetesa dutenen osasuna

Obesity Reviews aldizkarian argitaratutako ebaluazio batek aztertu zuen ea zer eragin duen intentsitate altuko entrenamendu txandakatuak (IAET) glukosaren metabolismoan eta intsulinarekiko erresistentzian, ariketarik ez egitearekin edo ariketa jarraitu neurritsua egitearekin konparatuta. Ebaluazioan 50 ikerlan aztertu ziren.

Ebaluazioaren emaitzek diotenez, IAETari lotuta datoz intsulinarekiko erresistentzia txikiagotzea, A1C hemoglobina gutxitzea eta gorputzeko pisua txikiagotzea, ariketarik ez egitearekin edo ariketa jarraitu neurritsua egitearekin konparatuta. Gainera, ikerlaneko parte hartzaileen artean 2 motako diabeteserako arrisku gehien zutenei, era berean, jaitsi egin zitzaizkien baraurik neurtutako glukosa mailak. Autoreek ondorioztatu zutenez, IAET «dirudienez eraginkorra da osasun metabolikoa hobetzeko, batez ere 2 motako diabeteserako arriskua duten edo gaixotasun hori dutenen artean».

Gimnasioak toki segurua dira ariketa egiteko, eta gimnasio askok intentsitate altuko talde jarduerak eskaintzen dituzte.

Fuente: Jelleyman C, Yates T1, O'Donovan G, Gray LJ, King JA, Khunti K, Davies MJ. «The effects of high-intensity interval training on glucose regulation and insulin resistance: a meta-analysis». Obesity Reviews. 2015eko azaroa; 16 (11): 942-61. doi: 10.1111/obr.12317