Estadio online | ES | EUS
Menu

Zenbat eta ariketa gehiago...

Zenbat eta ariketa gehiago...
Zenbat eta ariketa gehiago, bihotz gutxiegitasunaren arrisku txikiagoa. Circulation aldizkarian argitaratutako ikerlan batek 12 kohorte ikerlan aztertu zituen. Ikerlan horiek guztira 370.000 parte hartzaile zituzten, helburu hau izanik:...

Zenbat eta ariketa gehiago, bihotz gutxiegitasunaren arrisku txikiagoa.

Ikerketek erakutsi dute ariketa fisikoa bihotz gutxiegitasunaren arrisku txikiago bati lotuta dagoela. Hala ere, orain arte ez zen jakinarazi dosi-erantzun erlazioaren ezein ebaluazio (erlazio horrek ariketa egiteak bihotz gutxiegitasunaren arriskuaren gainean zer eragin duen neurtuko luke). Circulation aldizkarian argitaratutako ikerlan batek 12 kohorte ikerlan aztertu zituen. Ikerlan horiek guztira 370.000 parte hartzaile zituzten, helburu hau izanik: ariketa fisikoaren dosi ezberdinek bihotz gutxiegitasunaren gainean zer eragin duten aztertzea.

Emaitzek dosi-erantzun erlazio argia erakutsi zuten, ariketa fisikoaren eta bihotz gutxiegitasunaren artean. Asteko 150 minutuko jarraibide gomendatuak betez ariketa egin zuten gizabanakoek bihotz gutxiegitasunaren arriskuan murrizketa txikiak erakutsi zituzten, astialdian jarduerarik egin ez zutela adierazi zutenen aldean. Hala ere, gomendatutako ariketa fisikoaren gutxieneko maila halako bi edo lau egin zutenei arriskua askoz gehiago murriztu zitzaien. Autoreek ondorio hau atera zuten: beharbada, gomendatutako gutxieneko mailak baino ariketa fisiko gehiago behar da bihotz gutxiegitasunaren arriskuan murrizketa nabarmena izateko.

Gimnasioek toki seguru eta egokia eskaintzen dute, erregulartasunez ariketa egiteko.

Iturria: Pandey A, Garg S, Khunger M, Darden D, Ayers C, Kumbhani DJ, Mayo HG, de Lemos JA, Berry JD: «Dose Response Relationship Between Physical Activity and Risk of Heart Failure: A Meta-Analysis», Circulation, 2015eko urriaren 5a. pii: CIRCULATIONAHA.115.015853.