Estadio online | ES | EUS
Menu

Obesitatea eta udaleku aktiboak

Obesitatea eta udaleku aktiboak
Journal of Sports Medicine and Physical Fitness aldizkariak lau asteko udaleku aktibo baten eragina ebaluatu zuen, ume obesoen osasunaren zenbait parametrotan oinarrituta.

Jolas-aisialeku batera joateak, horrek jarduera fisikoa ere badu, oso ondorio onuragarriak ditu obesitatedun umeengan.

Kezkagarria da ume batzuek udan forma fisiko ona galtzea. Journal of Sports Medicine and Physical Fitness aldizkarian argitaratutako azterlan batek lau asteko udaleku aktibo baten eragina ebaluatu zuen, ume obesoen osasunaren zenbait parametrotan oinarrituta. Azterlanean 8 eta 10 urte bitarteko 48 haurrek, batez beste, euren adinari dagokion 85eko portzentajetik gorako gorputz-masaren indizea (GMI) zutela, hartarako udaleku batean parte hartu zuten; zehazki, udalekuak jolas-jarduera fisikoko egitarauak jasotzen zituen, bost orduz egunero, astero bost egunez.

Azterlanak aurkitu zuena izan zen, lau asteren ondoren umeek hobekuntzak izan zituztela; hobekuntza estatitikoki esanguratsuak izan zituzten presio arterialean, pisuan, gerri-zirkunferentzian, GMIan eta gorputz-koipearen portzentajean. Hobekuntzak antzeman ziren, halaber, haien forma fisikoan, helduleku-indarra eta course navette testean lortutako markak barne. Gimnasio askok udalekuak edo programak eskaintzen dituzte, umeek udan, eta urte osoan (aisialekuak), aktibo jarraitu dezaten.

Iturria: Roriz Oliveira MS1, Seabra A, Maia J. Effects of a recreational-based physical activity summer camp on body composition, metabolic syndrome and physical fitness in obese children: a pilot study. J Sports Med Phys Fitness. 2015 ira 23. [Epub ahead of print]