Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadioko Mus Txapelketa (azaroa)

Estadioko Mus Txapelketa (azaroa)
Hilaren bigarren larunbatean, parte har ezazu Estadion jokatuko den Mus Txapelketan. Sailkatze zuzeneko sistema erabiliko da, partida bakarra irabazita; partida azkarretan, 3 joko irabaztera (8 errege eta 8 bateko).

Izen-emateen ezagatik bertan behera geratu da

Hilaren bigarren larunbatean Mus Txapelketa bat jokatuko da Estadion; horretarako sistema sailkatze zuzenekoa izango da, partida bakarra irabaziz; partida azkarretan, 3 joko irabaztera (8 errege eta 8 bateko).

Zortzi hilabetez jokatuko da, urritik maiatzera (biak barne), eta hil bakoitzeko irabazleek bakarrik (8 bikote, guztira) parte hartuko dute egun bateko txapelketa batean, zeina ekainean egingo baita, eta hortik aterako da urteko txapelduna. Hau da, txapelketa bat egingo da hilero, 8 hilean zehar, eta 8ko sail horren ondoren, urteko txapelketa jokatuko da eta hortik sortuko da urteko Estadioko txapeldunen txapelduna. Bestalde, 8 bikoteko azken fase horretako izen-ematea dohainik da.

Ez da nahitaezkoa txapelketa guztietan parte hartzea; nahi baduzu, bakar batean lehiatu zaitezke.

Bikoteren batek hileko txapelketa bat baino gehiago irabazten baditu, orduan, zortzi bikoteko Final Handia koadratzearren, zozketa egingo da bikote finalista guztien artean, Urteko Final Handira zein igaro aukeratzeko.

Antolatzaileek beretzat atxikitzen dute txapelketak jokatzeko egunak aldatzeko eskubidea, hartarako prestatuta dauden lekuen arabera, baita beste edozein ziorengatik ere, garaiz jakinarazita.

Antolatzaileek ahalmena izango dute zeinu faltsuak baliatzen dituzten bikoteak kanporatzeko. Ezin erabili daiteke koderik.

Izen emateak: Estadioko kafetegian egingo dira, txapelketa jokatu aurreko ostegunera arte (22:00).
Prezioa: 20 € bikoteko.

Ezinbestekoa da bikote bakoitzeko kide bat behintzat Estadio Fundazioko abonatua edo langilea izatea.