Estadio online | ES | EUS
Menu

Kultur irteerea: Pasaia

Kultur irteerea: Pasaia
Txintxerpeko kaian autobusetik jeitsi ginen. Itsasotik haizeak ekarritako kresalaren usainak Pasaian geundela gogorarazi zigun. Aintzinan, Europako baleontzien xedea zen portu natural honetan Atlantikoa barneratu egiten da.

Pasaia. Baleontziaren museoa eta gastronomia

Txintxerpeko kaian autobusetik jeitsi ginen. Itsasotik haizeak ekarritako kresalaren usainak Pasaian geundela gogorarazi zigun. Aintzinan, Europako baleontzien xedea zen portu natural honetan Atlantikoa barneratu egiten da.

Gaur egun turismoaren eta gastronomiaren nukleoa bilakatu da bere edertasunagatik, baita merkantilena ere bada. Bi itsasontzi txikietan itsasadarra zeharkatzen dugu, paisajearen edertasunaz gozarziz, gure aurrean Ulia eta Jaizkibel mendiak izanik.

Albaola Itsas faktoriara heltzen gara. Barruan bertako bi gidaz lagunduta euskal kultura eta historia duen itsaoarekiko garrantsia irakasten digute. San Juan baleontziaren berreraikuntza dute helburu, Kanadan hondoratu bait zen.

Bisita amaitu eta gero, bi txalupak hartu eta Pasai San Juanera bazkaltzera goaz. Bapo jan eta gero denbora librea izan genuen herria ezagutzeko.

Honen ondoren autobusa hartu eta Gasteizera buelta egin genuen.