Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadioren esparruan ez ibili skatean ez patinetean

Estadioren esparruan ez ibili skatean ez patinetean
Oso ondo deritzogu zu Estadiora oinez, bizikletaz edo patinetez etortzeari, baina, Estadio barruan istripurik gerta ez dadin, haren esparruan ez zaitez ibili 'skate'an, ez patinetean.

Oso ondo deritzogu zu Estadiora oinez, bizikletaz edo patinetez etortzeari, baina, Estadio barruan istripurik gerta ez dadin, haren esparruan ez zaitez ibili 'skate'an, ez patinetean.

Ikusten ari gara gero eta gehiago zaretela Estadio barruan patinetean edo skatean ibiltzen zareten gazteak. Horrek istripurik sortzea eragoztearren, egoki ikusi dugu debekatzea.

Horrenbestez, izan kontuan hurrengo batean Estadiora bizikletaz, skatez edo patinetez zatozenerako: bizikletaz bazatoz, Estadiora sartzean bizikletatik jaitsi eta erabil itzazu haiek uzteko dauden euskarriak; eta patinatuz bazatoz, aldatu oinetakoak, eta rollerren ordez erabil itzazu zapatilak.

Estadion patinatu nahi baduzu, egizu skate plazan; edo, soilik markatzen ez duten gurpilekin eta lehentasunezko jarduerarik ez dagoenean, kiroldegian.