Estadio online | ES | EUS
Menu

Aldagelak

Aldagelak
Estadiora kirol pixka bat egitera joaten garenean, leku bat badago —Atezaindegiaz gain—, bertatik bi aldiz pasatzen garena, leku hori da, ezbairik gabe, aldagelak.

Funtsezko eta kontu handiko zerbitzua da, eta, esan gabe doa!, merezi bezala atenditzen dugu. Ezagut ditzazun nahi dugu, horrela zeuk ere dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokituta dago.
Estadion lau modulu dituzu, zenbait eraikin zein solairutan barreiatuta, eta laurak daude egunero erabilgarri: 7:00etatik, lanegunetan, eta 8:00etatik, asteburu eta jaiegunetan, eta 21:50ean ixten dira.

Aldagela Orokorra 1.– Igerileku estaliaren eraikinean, beheko solairuan, eskuinaldean; denetan erabiliena da. Batez ere balio du, fitness zerbitzua, saunak, lurrun-bainuak nahiz masajea erabiltzen dituztenentzat, edo Tanis aretoen eta kanpoko instalazioen erabiltzaileentzat. Desgaitasuna dutenentzat dago egokituta, eta urtean egun batean ixten dugu —urt./5—, urteko berrikuspena eta doikuntzak egiteko.

Gazte Eraikineko aldagelak. Horkoxe igerilekua eta, udan, haur- zein familia-igerilekuak erabiltzen dituzten pertsonentzat balio du.

Igerileku estaliko aldagelak eta Orokorrak 2.- Igerileku estaliaren eraikinaren beheko solairuan, ezkerraldean. Lehenengoak erabiltzen dituzte, gehienbat, igerileku estalira nahiz eraikin nagusiaren lehenengo solairuko—gimnasioa, boulderra— edo bigarren solairuko —Salva edo spinning aretoak— jarduera-aretoetara joaten direnek. Aldagela orokorra 2, nagusiki erabiltzen da, ordu jendetsuetan aldagela orokorrak 1 arintzeko eta, udan, kanpoko igerilekuetarako. Handienak dira, eta jende gutxien izaten dutenak.

Aldagelak egunero garbitu eta desinfektatzen ditugu, eta aldizka kontrolatzen ditugu irekita dauden ordutegi osoan.

Aldagelez mintzo garelarik, higienea, ordena, jendearen gauzak eta ura aipatzen ditugu. Mesedez, aldagela erabiltzen ez duzunean, baliatu itzazu arropazaindegiko armairuak, eta balioko gauzak ekarri badituzu, kontuz ibili; ez jan eta ez edan aldageletan; lagundu haiek egoerarik onenean edukitzen eta ez alferrik galdu urik. Eta zera, euritakoa ekartzen duzunean ez utzi zabalik.

Noizbait anomaliaren bat antzematen baduzu, mesedez jakin eragiozu Atezaindegiko arduradunari —edo bidali mezu bat mantentze-arduradunari, albait arinen konpondu ahal dezagun.