Estadio online | ES | EUS
Menu

Ikasteko Gela

Ikasteko Gela
En el Edificio Juvenil cuentas con un magnífico espacio de más de 400 m2, en zona WiFi, equipado para estudiar, con un amplio calendario y horario -abierto 362 días al año, de lunes a viernes de 7 a 21.30 h. y fines de semana y festivos de 8 a 21.30 h.-.

Gazte Eraikinean 400 m2ko leku bikain bat duzu, WiFi gunean eta ikasteko tresneriaz zuzkituta; gainera, egutegi eta ordutegi zabalak ditu —urtean 363 egunetan irekita, astelehenetik ostiralera, 7:00 eta 21:30 bitartean, eta asteburu eta jaiegunetan, 8:00 eta 21:30 bitartean—.

Gazte Eraikinean 400 m2ko leku bikain bat duzu, ikasteko tresneriaz zuzkituta; gainera, egutegi eta ordutegi zabalak ditu —urtean 363 egunetan irekita, astelehenetik ostiralera, 7:00 eta 21:30 bitartean, eta asteburu eta jaiegunetan, 8:00 eta 21:30 bitartean—, eta Estadioren instalazio eta zerbitzu guztiak eskura.

Ikasteko Gelan, gainera, hainbat hiztegi aurkituko dituzu zenbait hizkuntzatan, eta etxeko lanekin laguntasuna behar dutenentzat, Jon Koldoren laguntza baliatu daiteke: astelehenetik ostegunera, 17:30 eta 20:00 bitartean.

Leiho itzelak dauzka, argi naturala erruz sartzen uzteko; terraza bikain batera irteten da, familia-igerilekuaren gainean berori, airea hartzeko, WiFi gunean…, behar duzunean Estadion baldintzarik onenetan ikasi ahal dezazun.

Ikasteko Gelaren abantailarik onenetako bat da, eguerdian ez dela ixten, ezta asteburuetan ere, ez udan, ez jaietan… Irekita egoten da Estadio irekita d,agoen egun eta ordu guztietan: urtean 363 egunetan eta etengabeko ordutegiarekin astelehenetik ostiralera, 7:00 eta 21:30 bitartean eta asteburu eta jaiegunetan, 8:00 eta 21:30 bitartean. Horrenbestez, bada, zeure eguneroko etxeko lanak egiteko, lanak egiteko, ikasteko, toki lasai batean lan egiteko, edo zeure azterketak prestatzeko, ez duzu ilaran egon beharrik izango lekua hartzeko, ez liburutegia irekita ote dagoen edo ez pentsatzen ibili beharrik.

Gainera, Estadion zaudelarik, eskura dituzu instalazio eta zerbitzu guztiak: bainua hartzeko, sauna hartzeko edo ariketa pixka bat egiteko, kafetegian zerbait edan edo jateko, adiskideekin egoteko: ikasi aurretik, bitartean nahiz ondoren.

Egizu osteratxo bat Ikasteko Gelara eta ikusiko duzu nola limurtzen zaituen.

Jaitsi Ikasteko Gela 2ren 18/19 denboraldiko okupazioa.

Ikasteko Gela
Gazte Eraikinean, 1. solairuan
Irekita: Astelehenetik ostiralera, 7:00 eta 21:30 bitartean
Asteburu eta jaiegunetan, 8:00 eta 21:30 bitartean