Estadio online | ES | EUS
Menu

Circuit

Circuit
Modu eraginkor eta eragile bat, zeure gorputza suspertzeko eta zeure erresistentzia hobetzeko, lagunartean. Eta 45 minutuan prest egongo zara dutxarako.

Circuit delakoa iraupenezko entrenamendu erraza da, 45 minutuko zirkuitu aerobikoan. Helburua da gazteen, helduen eta osasun egoera onean dauden adintsuen sasoi aerobiko eta muskularra hobetzea.

Zirkuituan tartekatu egiten dira iraupenezko makinak eta estazio aerobikoak, 30 segundoz, eta atsedenaldi labur-laburrekin (5 – 10 segundo).

Iraupenezko ariketak 30 segundoz egiten dira. Ariketa horietan, 10 – 15 errepikapen egiten saiatu beharko duzu. Estazio aerobikoak hiru ariketa maila progresiboz osatuta daude. Horietako bakoitak bertsio neurritsua, bertsio indartsua eta bertsio kementsua du; hartara, denborarekin, maila handiagoko ariketa aerobikoetara igo ahalko zara. Adibidez, 1. estazio aerobikoan hauek daude sartuta: a) lekualdaketa gabeko martxa; b) lekualdaketa gabeko trosta; eta c) lekualdaketa gabeko esprinta.

Zirkuituko entrenamendu jarduera hori eginez, helburu hauek lortu nahi dira:
- Gihar sistema bizkortu eta indartu, iraupen-indarra, abiadura-indarra eta abar entrenatuz.
- Bihotz-biriken ahalmena hobetu.
- Giltzaduren mugikortasuna hobetu, mugimenduetan malgutasun eta zalutasun handiagoa izateko.
- Indar-entrenamendurako motibatu, zirkuitu sistemaren bidez.
- Edonor aritzeko modukoa izan, edozein dela ere haren sasoia, adina edo sexua.
- Pertsonaren itxura fisikoa hobetu.
- Ohituraz eta sistematikoki kirolean jarduteko azturak sortu. Ikasleak kontziente egin helburua dela osasun egoera eta bizi kalitatea hobetzea.

Jar zaitez sasoian, hobetu zure sasoia circuit eginez!

Circuit saioen ordutegia:
Astearte-ostegunetan: 18:45 eta 19:30.
Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 7:10.