Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Nola fitxatzen dira jokalariak?

AEA: Nola fitxatzen dira jokalariak?
Ángel Barajas, Peio Uralde eta Javier Zubillaga|"Nola fitxatzen dira jokalariak?"

Aldian-aldian gertatzen da: Europako puntako kluben batek, jokalari baten traspasoagatik, dozenaka milioi euro ordaintzen ditu, eta hurrengo egunetan berriro pizten dira «langile soilengatik» ordaintzen diren kopuru neurrigabeak direla eta. Jarraian, xehetasunetan sartuta, jendea ahalegintzen da bereizten ea ordaindutako kopurua bat datorren, ala ez, futbolariaren kalitatearekin.

Eskaintzaren eta eskariaren teorian (merkatu librearen giltzarria) jasota dagoenez, ondasun edo zerbitzu batengatik ordaintzen den prezioa ezartzen duten faktoreak bi dira: eskariaren neurria (handiagoa izango da, beharra zenbat eta handiagoa izan; baina baita erosmena zenbat eta handiagoa izan) eta eskaintzaren itxaropenak (horretan, eragina dute bai ondasunaren balioak, bai urritasunak).

¿Nola esplika daiteke, beraz, jokalari baten traspasoaren prezioa? Jokalariek hedabideetan duten balioak interes handiagoa al du kirol balioak baino? Zer faktore daude tartean (klub eroslearen eta saltzailearen ezaugarriak, jokalariaren ezaugarriak...)? eta... Nola finantzatzen dira fitxaketak? Klubak erosten ditu, ala inbertsio funtsek?

– Ángel Barajas, Vigoko Unibertsitateko Finantza Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Saileko irakaslea eta Kiroleko Enpresa Kudeaketako Masterraren koordinatzailea. El valor económico del fútbol eta Las finanzas detrás del balón liburuen egilea. Finantzetako fair play-ari buruzko UEFA taldeko aditua.
– Peio Uralde, futbolari ohia, Ligako eta Superkopako txapelduna, Espainia 82 mundu txapelketako jokalaria; egun, futbolarien agentea da.
– Javier Zubillaga, futbolari ohia, Deportivo Alavés klubeko kirol zuzendaria.

Webgunean eskuragarri dituzu bai saioaren bideo laburpena, bai grabazio osoa.