Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: kirolerako habitatak

AEA: kirolerako habitatak
Datorren ostegunean, hilak 3, 18:30ean, hiru aditu —Juanma Murua, Javier Chocarro eta Francisco Gómez— hirigintza aktiboaz arituko dira, edota nola hiriek pertsonen jokabideari, mugimenduari eta bizi kalitateari eragiten dieten

Ez gara soilik arituko herritarren jarduera fisikoa eta kirol jarduna errazteko inguruneak sortzeko moduaz; izan ere, oso planteamendu sektoriala litzateke, eta nolabait ere egoista. Saioaren helburua da mugimenduaren eta habitataren arteko erlazio hori planteatzea, bi zentzutan: nola sortu habitat bat, hor bizi diren pertsonen bizimodu aktiboa bideratuko duena; eta nola jarduera fisikoak eta kirolak hobetu dezaketen jardun horiek egiten diren habitata.

«Nola eragiten die ingurune fisikoak pertsonen ariketa fisikoaren mailei? Zer gogoeta izan beharko lituzkete kontuan ingurune hori diseinatu, eraiki edo kudeatzeko ardura dutenek, herritarrak aktiboago izan daitezen? Eta, beste aldetik begiratuta, instalazioek, ekipamenduek, espazioek eta jarduerek nola hobetu dezakete ingurune fisikoa?» Eta, era berean, hiriaren antolakuntza eta administrazio sistema, nola hartzen diren erabaki horiek, nork hartzen dituen eta nola hartzen diren...

Juanma Murua, ekonomialaria eta hirien kudeaketako aholkulari independentea, kirolerako eta jarduera fisikoa sustatzeko politiketan espezializatua; Osasunaren Mundu Erakundeak laguntzen duen Europar Batasunaren SPAcE programari (ingurune aktiboetarakoa) aholku ematen dio.
Javier Chocarro, arkitektoa, kirol instalazioetan espezializatua, EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea.
– Francisco Gómez, Medikuntzako doktorea, medikuntza prebentiboan eta osasun publikoan espezialista; Gasteizko Udaleko Ingurumenaren eta Osasun Publikoaren Saileko Osasun Publikoaren Ataleko burua da.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.

Aukera askeko kredituetarako balioko die EHUko ikasleei. Gehienez 35 lagunentzako tokia izango da, saioko. Eman izena hitzaldirako, aldez aurretik, www.kirolak-araba.ehu.es webgunean.

Programazio osoa