Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Jarduera fisikoak eta kirolak estresa kudeatzen nola laguntzen duten

AEA: Jarduera fisikoak eta kirolak estresa kudeatzen nola laguntzen duten
Jarduera fisikoak eta kirolak estresa kudeatzen nola laguntzen duten

Jarduera fisikoak eta kirolak estresa kudeatzen nola laguntzen duten, Estadio Aretoan.

Estresaren eta ariketa fisikoaren arteko harremana izango da hizpide datorren saioan, otsailaren 4an, 18:30ean, Luis Ángel Díazen partaidetzarekin

Jende asko aritzen da kirol jardueran, eta gaur egun hedabideek eta hainbat erakundek gomendatzen dute osasuna zaintzeko neurritzat. Hitzaldiaren ardatza izango da modu erraz eta praktikoan esplikatzea estresaren eta ariketa fisikoaren arteko harremana, gure gizarteak puri-purian eta gero eta larriago dituen arazoetako bat baita estresa.

Luis Angelek, hasteko, azalduko du estresa maneiatzeko lagungarri dugula kirola, eta esplikatuko du nola elkarri eragiten dioten biek, kirolaren ondorio psikologiko onuragarri nahiz kaltegarriak ulertzeko. Bere esperientzia profesionaleko zenbait kasuren laguntzaz, aztertuko du zer estres mota dauden gizartean (arinenetik hasi eta patologia kliniko kronikoetaraino), eta proposatuko du zein den modurik onena kirol jardunarekin estresa erregulatzeko.

Azkenik, funtsezko ildo batzuk agertuko ditu, profesionala ez den kirolariak garapen pertsonalean —eta, beraz, zoriontasunean— gorantz egin dezan, kirolaren ohiko jardunean.

Luis Ángel Díaz psikologia klinikoan, auzi psikologian eta osasunaren psikologian doktorea eta terapeuta aditua da; Nafarroako Unibertsitateko Hezkuntza eta Psikologia Fakultateko irakaslea; eta Mente-Cerebro taldeko ikertzailea.

Hitzaldiaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.