Estadio online | ES | EUS
Menu

AEA: Adinaren kontrako ariketa

AEA: Adinaren kontrako ariketa
Datorren azaroaren 12an, ostegunarekin, 18:30etan, Mikel Izquierdo jauna, Arantza Fz. Larrinoa andrea eta Ibai López jauna Aula Estadio Aretoan izango dira, adinaren kontrako ariketari buruz hitz egiteko.

Datorren azaroaren 12an, ostegunarekin, 18:30etan, Mikel Izquierdo jauna, Arantza Fz. Larrinoa andrea eta Ibai López jauna Aula Estadio Aretoan izango dira, adinaren kontrako ariketari buruz hitz egiteko.

Zeintzuk gaixotasun prebenitzen laguntzen du ariketa fisikoak? Eta gaixotasuna hor dagoelarik ... Sendatzen laguntzen al du ariketa fisikoak? Zein ariketak? Galdera horiek erantzuna izango dute azaroaren 12an, ostegunean, 18:30etan, Mikel Izquierdo doktorearen eskutik eta Arantza Fz. Larrinoak eta Ibai Lópezek izandako bizipenekin

Zikloa: Kirola eta osasuna
Gaia: Adinaren kontrako ariketa

Ariketa fisikoak zahartzearen kontrako onura ugari ematen du. Azterlan askok frogatu dute jarduera fisikoak eta ariketak gehitu egiten dituztela zahartzea atzeratzeko eta adin aurreratura egoera hobean heltzeko aukerak.

Helduok bizi-kalitate asko irabazi dezakegu, fisikoki aktiboak izateari eusten badiogu. Are ariketa neurritsuak ere, makal dabiltzanen osasuna eta zahartzeari atxikitako gaixotasunak dituztenena hobetu ditzake. Jarduera fisikoak baita laguntzen du ere geu indartsu mantentzen, bai halaber, zahartzen joan arren, egitea gustatzen zaizkigun gauzak egiten segitzeko lain forma fisikoan egoten.

Mikel Izquierdo Gaur egun da Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea, Fisioterapiako katedraduna eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasunaren Zientzien Saileko zuzendaria. Eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Espainiako Zahartze eta Makaltasunaren Sarean (RETICEF) parte hartzen du, bai halaber, Osasun Ministerioaren Makaltasuna eta Erorketak Antzemateko eta Maneiatzeko proiektuan.

Ibai López Estadio Fundazioko Bizkar-eskolako eta Antiaging-eskolako irakaslea da eta Arantza Fz. Larrinoa, 71, haren ikasleetako bat, zalutasuna eta bizitasuna gainezka dituena.

Hitzaldi eta proiekzioaren ostean, Aula Estadio Aretoa Egitarau osoan sartzea libre eta doan duten bertaratutakoen galderen txanda izango da.

Hautazko kredituak lortzeko balio du EHUko ikasleentzat. Saio bakoitzean gehienezko lekuak 35 dira. Apuntatu hitzaldia baino lehen, hemen: www.kirolak-araba.ehu.es

Egitarau osoa