Estadio online | ES | EUS
Menu

Ekainaren 15ean, hondartzako txangoa: Bakio

Ekainaren 15ean, hondartzako txangoa: Bakio
Ariketa egitea ez da guztia bizitzan! Eta, gutxienez hiru hilabetean behin, ihesalditxoa egin nahi izaten dugu. Horrela, bestelako gauzak egiten eta ezagutzen ditugu, eta geure burua beste giro batean ezagutzen.

Denboraldian, hiru irtenaldi antolatu ditugu asteazkenetan, ikastaroetako kideentzat gehienbat. Udazkenean, kultura irteera; neguan, irteera gastronomikoa; eta udan... hondartzara.

Ekainaren 15ean, anima zaitez Bakioko hondartzaz gozatzera!

Hau da eguneko programa:
- 9:30: Irteera, Estadioko atearen aurretik, Mendizorrotzeko futbol zelaiaren ondotik.
- 10:45 (gutxi gorabehera): Bakiora iristea
- 18:00: Atzera Gasteizerantz abiatzea
- 19:15 (gutxi gorabehera): Iritsiera, Estadioko atearen aurrera, Mendizorrotzeko futbol zelaiaren ondora.

Prezioa: 8 € abonatuentzat, eta 10 € abonatugabeentzat.

Izen-ematea: Ekainaren 1etik 14ra, harrera lekuan, 945131345 telefonoan edo online, harik eta tokiak betetzen diren arte.

Bakioko udalerria Uribe eskualdekoa da. Mungiatik 12 kilometro iparraldera eta Bermeotik 12 kilometro mendebaldera dago, mendi hauek inguruan dituela: Burgoa (447 metro), Garbola (474 metro) eta Jata (592 metro). Lehen biak Sollubetik Matxitxako lurmuturrera jaisten den mendilerroan daude, eta hirugarrena —Jata— behatoki bikaina dugu Bakio, Gaztelugatxe eta Aketxe ikusteko.

Bi ibaik zeharkatzen dute Bakioko ibarra: nagusia Zarraga ibaia da, eta hark biltzen ditu Zarraga sakanako urak, eta Elorriaga, Karrakola, Amutzaga eta Osinaga sakanetakoak, bai eta erreka ugaritakoak ere, kaiaren ondoan itsasoratu aurretik; eta Ondarra ibai txikia, Burgoa eta Garbola mendien mazeletatik etorrita hondartzan itsasoratzen dena.

112 baserri ditu, 7 auzotan: Artzalde, Basigo (Elexalde, XX. mendearen erdialderaino), Bentalde, Goitisoloalde, Urkitzaurralde, San Pelaio eta Zubiaurralde. Guztira 16,12 km² ditu.

Mugakide ditu iparraldean Bizkaiko golkoa, hegoaldean Mungia, ekialdean Bermeo eta mendebaldean Mungia, Maruri-Jatabe eta Lemoiz.

+ bakio.org

Oharra: Irteera hauek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan. Egun ona hondartzara joateko egingo ez balu, txangoaz gozatzen jarraitzeko beste aukera batzuk prestatuko genituzke.