Estadio online | ES | EUS
Menu

Kultur irteera: Museo Mirandaola -Legazpi

Kultur irteera: Museo Mirandaola -Legazpi
Gasteiztik irteten ari ginela, eguna fresko eta lainotsu hasi zen, baina Gipuzkoan barna egiten genuen bitartean atertuz joan zen. Legazpira heldu bezain laister, Lenbur (Legazpi Natura eta Burdina) fundazioko Naiararekin egin genuen topo

Gasteiztik irteten ari ginela, eguna fresko eta lainotsu hasi zen, baina Gipuzkoan barna egiten genuen bitartean atertuz joan zen. Legazpira heldu bezain laster, Lenbur (Legazpi Natura eta Burdina) fundazioko Naiararekin egin genuen topo. Harekin herriko alde garrantzitsuenak ikusi genituen, eta hango kaperako apaizarekin harremanetan jarri gintuen, bertako erretaula famatua ikusi ahal izateko.

Kafe goxo bat dastatzeko tartea izan eta gero, Mirandaola museorantz abiatu ginen. Burdinolan, gure gida izango zen Olatz ezagutu genuen. Liluratuta utzi gintuen azalpen eta errepresentazio baten ostean, olagizonen pintxo tipikoa dastatzeko aukera izan genuen.

Museoaren bisita eta gero, bazkaltzeko ordua heldu zen, beraz, Aitxuri jatetxera abiatu ginen haien menu berezia dastatzeko. Behin janaria amaituta herritik paseatzeko tartea heldu zitzaigun Gasteiza bueltatzeko ordua heldu bitarte.

Udazkeneko egun paregabe bat pasatu genuen modu honetan, gure antzinako tradizio bai kultural eta bai gastronomikoak ezagutuz.


Argazki-saila