Estadio online | ES | EUS
Menu

Kirol Eskola

Kirol Eskola
Zergatik mugatu haurraren ikaskuntza kirol bakar batera? Haurrei eman diezaiegun mugimendu berriak eta bestelakoak probatzeko aukera, beren gorputz eskema kontrolatzen ikastekoa...

Horrela, hainbat kirol diziplinatan, hainbat oinarrizko mugimendu gaitasun bereganatuz joango diren pertsonak hezten lagunduko dugu. Prozesu hori lagungarria izango da kirolari osoagoak hezteko, bai eta etorkizunean zein kiroletan espezializatuko diren aukeratzeko ere.

Kirol Eskola toki ezin hobea da 5 – 7 urte bitarteko umeek kirol munduan lehen urratsak egin ditzaten. Saioetan egingo diren jokoak eta ariketak ikasleen ezaugarri fisikoei egokituta egongo dira, ikasleek baldintza albait onenetan egin ahal izan ditzaten. Astearte-ostegunetan izaten da, 17:30ean, kiroldegian, 45 minutuko saioetan.

Helburu nagusia:
• Hainbat kirol diziplinatako oinarrizko mugimendu trebetasunak ezagutu eta ikastea.

Helburu espezifikoak:
• Hainbat mugimendu egoeraren aurrean, gure gorputz eskema ezagutu eta kontrolatzea.
• Gure gorputzaren koordinazioa garatzea. (Segmentuzkoa, begi-oinetakoa eta espaziala).
• Kirola sustatzea, kirol jarduna aisiarantz eta gozamenerantz orientatuz, lehia alde batera utzita.
• Adiskideak egitea, jokatuz eta jarduera fisikoa eginez gozatzen dugun bitartean.
• Kiroletako arauak errespetatzen ikastea, bai eta kideak errespetatzen ere.
• Banakako eta taldekako jardueren arteko aldea ezagutzea.

Egitura
Kirol Eskolako saioek 45' irauten dute, eta honela daude antolatuta:
Hilero, astearteetan kirol jakin bat lantzen da. Saio horietan, dagokion kiroleko oinarrizko alderdi teknikoak lantzen dira, eta haurrentzako jolasez eta jolas ariketez aplikatzen dira. Hauek dira ikastaroan hilero lantzen diren kirolak edo jarduerak:

Taldekako kirolak:
Helburua: Oinarrizko joko arauak ezagutu eta ikastea, eta kirol edo jarduera bakoitzaren ezaugarriak probatzea, prestatutako ariketen eta jolasen bitartez.
- Saskibaloia
- Futbola
- Eskubaloia
- Hockeya

Erraketazko kirolak:
Helburua: Arauak eta kolpe nahiz mugimendu motak ezagutu eta ikastea, haurren mailara egokitutako ariketen bitartez.
- Tenisa
- Badmintona

Gorputz kontrolerako jarduerak:
Helburua: Gure gorputzak mugimenduez edo gorputz keinuez komunikatzeko duen gaitasuna garatzea.
- Gorputz adierazpena

Bestalde, hil bakoitzeko ostegunetan, helburua bikoitza da. Bi aukera daude: edo gero hil osoan landuko den kirol batekin trebatzen dira, edo hilabetez lehenago landu den kirol bat indartzen da.

Horrela, haurrak estimulatzea lortzen dugu, astero bi kirol praktikatuz, eta esperientzia berriak eta mugimendu trebetasun berriak har ditzaten ahalbidetzen da. Hartara, inkontzienteki, haurrak hobetuz joango dira, beren kirol bizitzarako edo are egunez eguneko bizitzarako baliagarriak izango zaizkien trebetasunak hartuta.

Irakaslea: Yeray Ibañez de Sendadiano