Estadio online | ES | EUS
Menu

Mindfulness meditazioa

Mindfulness meditazioa

Instructor / a

Antsietatea? Depresioa? Estresa? Praktikatu gurekin 'mindfulness', zure arreta bizi duzun unean bertan ipintzen laguntzeko.

Zer da mindfulness edo kontzientzia osoa? Erantsi diezaioket neure bizitzari? Zenbat denboran? Entrenatu al daiteke? Jende guztiaren eskueran dago?

Mindfulnessek esan nahi du, kontziente izatea bizi dugun uneaz, epaitu barik, den bezalaxe onartuz eta hura kontrolatzen saiatu barik. Erlaxaturik, konektaturik eta adi, etorkizunaz gehiegi kezkatu barik edo iraganagatik asko larritu barik, sentitzen laguntzen dizun egoera bat da.

Egin diren azterlanek frogatu dute estresa murrizten duela eta ongizatea hobetzen; gainera, zereginetan adi eta kontzentratuta egoten laguntzen du eta aldi berean pertsonarteko harremanak hobetzen ditu. Mindfulness edo Kontzientzia Oso deritzona egitea buru-entrenamendu bat egitea da; haren bidez buru sanoago eta bizitzarekin konektatuagoa garatu ahal da, halako eraz ezen, modu eraginkorragoan egiten baitzaie aurre lan-esparruko nahiz pertsonaleko eguneroko erronkei.

Ikastaroa ordubeteko saioka emango da, astearteetan, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan 2 Estudio aretoan.