Estadio online | ES | EUS
Menu

Antiaging

Antiaging

Instructor / a

Ariketak ez du adinik eta bizi-iturri da; aurkitu gurekin, zahartzearen seinaleei aurre egiteko ohiturak.

Eskolak astelehen eta asteazkenetan izango dira 10:30etan, Studio 2 aretoan (Senior) eta 9.30etan, Sttudio 2 aretoan ere bai, eta 19.30etan Bizkor eskola aretoan.

Antiaging programak hau egiten laguntzen du:
• Osasuna irabazten
• Autonomiari eusten eta mendekotasuna prebenitzen
• Itxura gazteagoa eta osasuntsuagoa izaten
• Norberaren estimua altxatzen
• Nor bere buruarekin gusturago izaten

Programaren deskribapena:
Entrenamendu eta ariketa programa bat da, eta helburutzat du oinarrizko ezaguerak ematea, beren osasunaz eta beren itxuraz kezkatzen diren pertsonei.
Proiektu berri honen oinarria zahartzearen aurkako entrenamendua da, bizitza sedentarioaren ondorioak murrizteko eta motibazioa, indarra eta energia handitzeko bidetzat, gure ikasleen bizimodua eta bizi estiloa hobetuta.
Saio bakoitza aurrekoan oinarritzen da, landu beharreko hiru alderdi baitira: anatomia, giltzaduren mugikortasuna eta gihar entrenamendua.

Programaren helburuak:
• Gure ikasleak heztea, ikasita ariketa osasuna dela, eta modu egokian egiten bada prozesu sinplea dela. Egiaztatuta dago funtzionatzen duela!
Ezagutzea helduaren gorputzaren oinarrizko anatomia, lesio mekanismo ohikoenak eta zahartzearen prozesuak arintzearren ariketak duen garrantzia.
• Programako ikasle bakoitzak barneratzea ariketa fisiko neurritsua egitearen ohitura, bizi kalitatea hobetzea lortzeko bitartekotzat.
Berriz definitzea zahartzearen kontzeptua, jendea orientatuz eta kontzientziatuz zein garrantzitsua den entrenamendua pertsona bakoitzari egokitzea.

Estadio irekitzeko gida praktikoa