Estadio online | ES | EUS
Menu

Corres - Soila - Corres

Corres - Soila - Corres
Nahi al duzu zure gertuko natur ingurunetik presarik gabe ibili eta pixka bat gehiago ezagutu zidor-ibiltaritza egiten hasteaz batera? Bada, hemen aurkezten dizugu 'Zatoz mendira: mendi martxak eta xendazaletasuna 2015/16'

Mar/19, lr: Corres - Soila - Corres

Argazki-saila

Egunak euririk gabeko atseden bat emango zigula zirudien baino iragarpenei men eginez euria eduki genuen. Korresera heldu bezain laister hasi ginen oinez, laino humelaz lagundutak euritan hasi aurretik.

Herritik hogeita-hamar minututara Korreseko gaztelua ikusteko aukera eman zigun miradorera heldu ginen, lainoa gure kontran izanik. Hemendik aurrera euria izan genuen bide lagun ibilbide osoan zehar. Ordu baten buruan Soilaren igoera normalera heldu ginen, gu bidezka ez ohiko batetik egin genuen gora, bukaerako ertzeraino. Soilaren begia ikusi eta gero, honen gailurrera abiatu ginen.

Bide normaletik jeistea besterik ez zitzaigun falta, euripean beti ere. Ibilaldia bukatzeko Albertoren tabernara heldu ginen hamaiketakoa eta zeozer bero hartzera. Estadiora bideko autobusa hartzea falta zitzaigun bakarrik.