Estadio online | ES | EUS
Menu

Lagran - Cuevas de Laño - Albaina

Lagran - Cuevas de Laño - Albaina
Elur eta temperatura bajuetako aste honen bukaeran, Lagranaerako bidean gaude, elurra berriro zapaltzeko ilusioz.

Elur eta temperatura bajuetako aste honen bukaeran, Lagranaerako bidean gaude, elurra berriro zapaltzeko ilusioz. Ikuspegiak ikaragarriak ziren, mendietako beheko zatiak berdez margotutak eta altuenak txuriz.

Zeharkaldia GR38tik igarotzen diren arezko pista batzuetatik hasi genuen eta handik gutxira basoan sartuak ginen. Eguneko punturik altuena eta pagadietan sartutak oraindik ere, elurra zapaltzen hasi ginen. Bost kilometroen buruan, zabalune bat ireki zitzaigun non Gasteizko mendiak eta hauen anai nagusi diren Gorbea, Aizkorri eta Aratz aurrez aurre elurrez beteak izan genituen.

Hamaiketakoa egiteko beharrezkoa den geldiunea Laño herrian egin genuen, eguzkitan. Indarrak berritu eta gero martxan jarri ginen VII. mendeko Gobak bisitatzera. Ibilbidea Albainan amaitu genuen.

Egun zoragarri hau bukatzeko autobusean igo eta Estadiorako bidea hartu genuen bueltan.

Argazki-saila.