Estadio online | ES | EUS
Menu

Eusko Pilotako Campusa

Eusko Pilotako Campusa
Campus honen oinarri dira mugimendua, jokoa eta dibertsioa, eta eusko pilotaren hainbat modalitate elkartzen ditu: esku huskako pilota, zesta-punta, gomazko paleta eta argentinar paleta

7 – 12 urte bitarteko neska-mutilentzat da, eta trinketean eta pilotalekuan egingo da, lau eguneko txanda bakarrean, uztailaren 1etik 5era, 9:30etik 13:30era. Hamaiketako osasungarria barne.

Abonatuentzako prezioa: 50 euro. Izen-ematea ekainaren 29raino (ostirala) egingo da, 657705983 telefonora deituta (whatsapp), edota zidorrapt@fundacionestadio.com helbidera idatzita, toki guztiak bete arte.

Dagoeneko ikus dezakezu aurreko ekinaldiko Eusko Pilotako Campuseko argazki galeria.