Estadio online | ES | EUS
Menu

Diabetesa eta ariketa

Diabetesa eta ariketa
Gainbegiratutako ariketa-egitarau batek osasun-neurriak hobetzen ditu diabetesa duten adineko pertsonetan

Gainbegiratutako ariketa-egitarau batek osasun-neurriak hobetzen ditu diabetesa duten adineko pertsonetan

Diabetesa bihotzeko gaixotasunak izateko arrisku handiagoarekin lotzen da. Atención Primaria espainiar aldizkariak argitaratutako azterlan batek aldizkakotasunez egiten den ariketa gainbegiratuaren ondorioak aztertu zituen, 65 urtetik gorako diabetikoen odoleko glukosan, presio arterialean, gorputz-masaren indizean eta osasun kardiobaskularraren adierazleetan dituen ondorio onak, zehazki. Azterlana egiteko, parte-hartzaileen erdiak hiru hilabetean astero egun bitan aritu ziren, egun bakoitzean 40 minutuz, eta beste erdia kontrol-taldetzat baliatu zen.

Emaitzek erakusten dute hobekuntza handiak egon zirela neurtutako arlo guztietan, A1c hemoglobina (odoleko glukosa epe luzera begira kontrolatzeko neurri bat), gorputz-masaren indizea, presio arteriala, nork bere buruaz antzemandako osasuna, kolesterola eta osasun kardiobaskularra, barne. Gimnasioek laguntza-ingurune bat eskaintzen die diabetesa duten pertsonei, osasun onaren helburuari ekin diezaioten.

Iturria: Parra-Sánchez J, Moreno-Jiménez M, Nicola CM, Nocua-Rodríguez I, Amegló-Parejo MR, Del Carmen-Peña M, Cordero-Prieto C, Gajardo-Barrena MJ. Evaluation of a supervised physical exercise program in sedentary patients over 65 years with type 2 diabetes mellitus. Aten Primaria. 2015 Mar 10. pii: S0212-6567(15)00037-2. doi: 10.1016/ j.aprim.2015.01.006. [Epub ahead of print]

artículo completo.