Estadio online | ES | EUS
Menu

Zumba eta biotza

Zumba eta biotza
Zumba oso ona emakumeen bihotzarentzat

Zumba oso ona emakumeen bihotzarentzat

Zumba® zirkulazio-aparatua, kardiobaskularra, egokitzeko programa bat da; beti ematen da dantza-musika latinoarekin eta nazioartekoarekin. Journal of Sports Medicine and Physical Fitness aldizkarian argitaratutako azterlan batek zera aztertu du: 12 asteko iraupeneko zumba®-programa batek nolako ondorioak dituen bihotz-gaixotasuneko arrisku-adierazleetan, gorputz-osaeran, bizi-kalitatean eta gehiegizko pisua duten emakumeek jasaten duten minean.

Azterlan horren emaitzek erakutsi zuten zumba®k bihotzeko gaixotasun batzuk izateko arrisku-faktore batzuk hobetu zituela, honako hauek barne: pisua, gorputz-masaren indizea, gerriaren zirkunferentzia, gorputz-koipearen indizea, gihar-masa eta presio arteriala. Parte-hartzaileek euren minaren kudeaketan eta bizi-kalitatean ere nabaritu zituzten hobekuntzak. Zumba® eta antzeko dantza aerobikoen programak mesedegarriak izan daitezke gehiegizko pisudun emakumeentzat, eta mundu osoko gimnasio askotan eskaintzen dira.

Fuente:S, Satta G, Chiappori P, Mercuro G. Cardiovascular effects, body composition, quality of life and pain after a zumba® fitness program in italian overweight women. J Sports Med Phys Fitness. 2015 Feb 19. [Epub ahead of print]

artículo completo.