Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketak umeen obesitatearen

Ariketak umeen obesitatearen
Ariketak umeen obesitatearen kontra borrokatzen laguntzen du

Ariketak umeen obesitatearen kontra borrokatzen laguntzen du

Ikertzaile batzuek jarduera fisikoaz gaur egun dagoen literatura berrikusi dute, zenbait aldagai metabolikoren eta haur-obesitatearen arteko erlazioa hobeto ulertzeko. Berrikuspen hori Portugalen argitaratu zen, Revista Paulista de Pediatria aldizkarian.

Egileek ikusi zuten, azterlan askotan aurkitu dela ariketa aerobikoak eta erresistentziako entrenamenduak ondorio mesedegarriak dituztela gorputz-osaeran, odoleko lipidoen ezaugarrietan eta hanturetan, hala haurrengan nola nerabeengan, baina baita ondorio horien garrantzia ariketaren maiztasunaren, bizitasunaren eta iraupenaren araberakoa dela ere. Aipatu berrikuspenaren emaitzek, bereziki, frogatzen dute ariketak —edozein dela ere mota— egokitzapen lagungarriak bultzatzen dituela haurren obesitatearen kontra egiteaz denaz bezainbatean, homeostasi zelularra eta kardiobaskularra barne, gorputz-osaera hobetuz eta metabolismoa estimulatuz.

Iturria: Paes ST1, Marins JC2, Andreazzi AE3. Metabolic effects of exercise on childhood obesity: a current vision. Rev Paul Pediatr. 2015 Feb 4. pii: S0103-0582(14)00026-4.

artículo completo.