Estadio online | ES | EUS
Menu

Oinez ibiltzea eta arrisku kardiobaskularra

Oinez ibiltzea eta arrisku kardiobaskularra
Oinez ibiltzeak arrisku kardiobaskularraren eragileak murrizten ditu. Prevention Medicine aldizkarian argitaratutako azterlan batek, 30 urte baino gehiagoan bildutako zenbait datu-basetan esaten dena arakatu du, oinez egiteak osasun kardiobaskularrean di

Oinez ibiltzeak arrisku kardiobaskularraren eragileak murrizten ditu. Aspalditik onartu da, oinez egitea ariketa egiten hasteko modurik erraz eta merkeenetako bat dela. Prevention Medicine aldizkarian argitaratutako azterlan batek, 30 urte baino gehiagoan bildutako zenbait datu-basetan esaten dena arakatu du, oinez egiteak osasun kardiobaskularrean dituen eraginak zehazteko. Azterlan horretarako datuak ausazko 32 saiakuntza kontrolatutik atera ziren..

Egileek ikusi zuten, oinez ibiltzeak gaitasun aerobikoa handitzen duela, aldi berean gutxitu egiten direla presio arteriala, pisua, gerriaren zirkunferenzia eta gorputz-masaren indizea. Aldiz, oinez egiteak ez zuen murrizte-eraginik izan odoleko lipidoen balioak txikitzeaz denaz bezainbatean. Oinez egitea, osasun publikoaren arloan egindako ahaleginen funtsezko osagarri bat izan da, jarduera fisikoa areagotzen duelako, eta gainera, hasiera bikaina izan daiteke bizitzeko era aktiboari ekiterakoan. Gimnasioek leku segurua, ongi argiztatua eta tenperatura kontrolatuduna eskaintzen dute, osasuna oinez egitearen bitartez suspertzeko.

Iturria: Murtagh EM1, Nichols L2, Mohammed MA3, Holder R2, Nevill AM4, Murphy MH5. The effect of walking on risk factors for cardiovascular disease: An updated systematic review and meta-analysis of randomised control trials. Prev Med. 2015 Jan 8. pii: S0091-7435(15)00002-X. doi: 10.1016/j.ypmed.2014.12.041. [Epub ahead of print]

Jaitsi artikulu osoa.