Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa eta minbizia

Ariketa eta minbizia
Aurretik aditu erkide zenbaitek berrikusita ateratzen den Oncology Nursing Forum aldizkarian argitaratutako azterlan batek ordura arte idatzita zegoena arakatu zuen, ariketa neurritsua eta indartsua bitartekozko programen eta minbizidun gaixoen bizi-kali

Ariketa fisikoak, osasunari dagokionez, minbizidun gaixoen bizi-kalitatea hobetzean du, diagnostikoa ematen den unetik eta tratamenduan zehar.

Aurretik aditu erkide zenbaitek berrikusita ateratzen den Oncology Nursing Forum aldizkarian argitaratutako azterlan batek ordura arte idatzita zegoena arakatu zuen, ariketa neurritsua eta indartsua bitartekozko programen eta minbizidun gaixoen bizi-kalitatearen arteko zerikusia zehazteko. Ikertzaileek 56 azterlan kliniko arakatu zituzten eta haietan 4.800etik gora pertsonaren berri jasotzen zen.

Emaitzek erakutsi zuten, ariketa fisikoko programa batean parte hartu zuten pertsonek, osasunaz denaz bezainbatean, ariketetan parte hartu ez zutenek baino bizi-kalitate hobea izan zutela, hobeki funtzionatu zutela fisikoki nahiz gizartean eta gutxiago nekatu zirela. Azterlan horretako eta aldez aurreko ikerketek bermatu egiten dute minbizia tratatzerakoan ariketa fisikoa ere sartu beharra. Gimnasioak prestaturik daude ingurune segurua eta egokia emateko, minbizia duten pertsonek ariketa egin dezaten, eta haietako batzuek, gainera, pertsona horientzako programa espezifikoak eskaintzen dituzte

Iturria: Mishra SI1, Scherer RW2, Snyder C3, Geigle P4, Gotay C5. The effectiveness of exercise interventions for improving health-related quality of life from diagnosis through active cancer treatment. Oncol Nurs Forum. 2015 Jan 1;42(1):E33-53. doi: 10.1188/15.ONF.E33-E53.

Jaitsi artikulu osoa.